Lagunartekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdinketa Levanteren eta Alavesen artean (1-1)

Mila zale inguru aurrean jokatu da Martinez Valero futbol-zelaian Levanteren eta Alavesen arteko adiskidantzako partida.
levante-alaves-sobrino_
18:00 - 20:00
Levante-Alaves, 1-1

Denboraldiaurrea ez du etenik eta Alavesek Martinez Valero futbol-zelaian Levanteren kontra jokatu zuen bart.

Neurketa oso parekatua izan zen, eta bi taldeek oraindik sasoian ez daudela erakutsi zuten. Sobrinok egin zuen gasteiztarren gola 63. minutuan eta Lermak neurketa berdindu zuen bederatzi minutu beranduago.

Fitxa teknikoa:

1 - Levante: Oier; Shaq Moore, Rober Piere, Chema, Luna; Verza, Campaña; Morales, Bardhi, Jason; Alegria. Atsedenaldia eta gero: Lerma, Toño Garcia, Ivan Lopez, Doukoure eta Postigo

1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Vigaray, Alexis, Ely, Duarte; Dani Torres, Krsticic; Ibai, Burgui; Sobrino eta Santos. Atsedenaldia eta gero: Romero, Víctor, Enzo, Wakaso, Maripan eta Demirovic.

Golak:

0-1: Sobrino, 63'.

1-1: Lerma, 72'.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X