Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaizka Toquerok Zaragoza taldean jokatuko du

Jokalari arabarrak bi urterako kontratua sinatu du.
Gaizka Toquero. Argazkia: Efe.
Gaizka Toquero. Argazkia: Efe.

Zaragozak Gaizka Toquero arabarra fitxatu duela iragarri du. Jokalariak bi urterako kontratua sinatu du, hirugarren batera luzatzeko aukerarekin. Aurkezpen ofiziala asteartean egingo dute.

"Eskarmentuko jokalaria da, aurrean eta hegalean jokatzeko aukera duena. Bi urterako kontratua sinatu du, osasuna azterketa gainditzeko baldintzarekin, eta kontratu hori urtebete luzatzeko aukera izango du", azaldu dute zaragozarrek euren webgunean.

Toquero "baliodun jokalaria" dela, eta "errendimendu erregularrekoa" esan dute, "posizio ezberdinetan jokatzeko gai da, eta guztietan errendimendu ona emanda".

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat,  Babazorroek F Ligarako igoera lortu dezaketelako. Lau jardunaldiren faltan bigarrenak dira sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik; eta bederatzi puntu ateratzen dizkiote Valentzia hirugarren sailkatuari. Hain zuen Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatzen du, beraz, Valentziak galdu edo berdindu egiten badu eta Alavesek Cacereñori irabazten badio gasteiztarrak F Moeve Ligako taldea izango dira  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X