Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leganes-Alaves eta Barakaldo-Huracan, Kopako hirugarren kanporaketan

Kanporaletak partida bakarrera jokatuko dira, urriaren 14an. Huescak izan du kanporaketa jokatu gabe hurrengo fasera sailkatzeko zortea.
Alaves. Argazkia: EiTB

Errege Kopako hirugarren txandako zozketa egin da ostiral honetan Espainiako Futbol Federazioak Madrilen duen egoitzan. Huesca izan da kanporaketa hau jokatu behar ez duen taldea eta hurrengo fasean izango da Aragoiko taldea.

Alavesek ez du zortea aldeko izan. Arabako taldeari Leganes egokitu zaio aurkari gisa eta gainera Madrileko taldearen zelaian, Butarquen, jokatu beharko du kanporaketa.

Bestalde, Barakaldorentzat ez da zozketa txarra izan. Valentziako Huracan izango du aurkari eta partida Lasesarren jokatuko da.

en jokatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X