2-1 Sabadellen aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek azken minutuetan jaso du zaplastekoa

Anibalek estreinatu du markagailua, Totik berdinketaren egin du 61.ean eta Collantesek 89.ean egindako golak garaipena eman dio etxeko taldeari.
Manu Fernandez, Alaveseko atezaina. Argazkia: EITB

Alavesek denboraldiko bere hamaikagarren porrota jaso du, Sabadellen aurka 2-1 galduta. Collantesek partidako azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio talde katalanari.

Etxekoena izan da baloiaren-jabetza neurketako lehen zatian, eta eurena izan dira ere gol-aukera argienak. Anibalek estreinatu du markagailua 28.ean, Cristianen erdiraketa ondo errematatuta.

Golaren ostean, suspertzen ahalegindu da Albertoren taldea, baina, nahiz eta Nauzetek defendatutako ate ingurura hurbildu, ez zen eroso jokatzen ari.

Totik norgehiagoka berdindu du 61.ean, eta Collantesek 89.ean egindako golak urrezko hiru puntu eman dizkio etxeko taldeari.

Fitxa teknikoa:

2. Sabadell: Nauzet; Cristian, Kiko Olivas, Carlos Hernandez, Clerc; Yeray (Benja, 81'); Collantes (Gato, 90'), Hidalgo, Hervas, Sotan (Marcos, 72'); eta Anibal.

1. Alaves: Manu Fernandez; Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia; Toribio (Juli, 86'); Lanza, Juanma (Sangalli, 66'), Rafa, Toti; eta Manu Barreiro (Ion Velez, 75').

Goles:

1-0, 30': Anibal.

1-1, 61': Toti.

2-1, m.89: Collantes.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X