Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Cultural y Deportiva Leonesa taldeak Jose Angel Cuco Ziganda entrenatzaile nafarra eta bere lantaldea, Jorge Perez eta Julian Marin, kargutik kendu ditu.
Larraintzarreko entrenatzaileak Raul Llonaren lekua hartu zuen. Llonak Leongo taldea Hypermotion Ligara igotzea lortu eta lehen sei jardunaldietan zuzendu zuen. Ziganda 20 jardunalditan zehar egon da karguan, eta sei garaipen eta zazpi berdinketa erdietsi ditu, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Taldearen dinamika txarra azkenaldian, hamar jardunalditan ez du garaipenik lortu, eta azken 30 jardunaldietatik lau puntu baino ez ditu bildu. Hori dela eta, Culturaleko zuzendaritzak aulkian bigarren aldaketa egitea erabaki dute.
Zenbait iturriren arabera, Zigandaren ordezkatzeko hautagaiak dira Oscar Gilsanz galiziarra (aurreko denboraldian Coruñako Deportivoren prestatzailea izandakoa) eta Ruben de la Barrera Leongo taldea zilarrezko mailara igotzea lortu zuen entrenatzailea, nahiz eta gero taldearekin jaitsi.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.
Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte
Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.