Amorebietak mailari eusteko borrokan jarraitzen du, Levanteri 89. minutuan irabazi ostean (1-2)
Iker Unzuetak 89. minutuan sartutako golari esker, Amorebietak Levanteren aurkako partidaren markagailua irauli du (1-2), Ciutat de Valencia zelaian, Hypermotion Ligako 35. jardunaldiko partidan. Hala, behin-behinean jaitsiera postuetatik urruntzea lortu du; izan ere, aurkari zuzenek gaur eta bihar jokatuko dituzte euren partidak.
Partidaren hasiera bizia eta entretenigarria izan da, eta abagune oso argiak izan dituzte bi taldeek. Hala ere, hiru golak neurketako azken ordu erdian iritsi dira. Talde bizkaitarra atzean itxita zegoenean, Pablo Martinezek egin du 1-0ekoa Levanterentzat, ezkerrarekin area kanpotik egindako errematearekin.
Baina Levantek ez du abantailaz gozatzeko astirik izan, Jauregik hiru minutu baino gutxiago behar izan baititu markagailua berdintzeko, Erik Moranen asistentzia ona baliatuta (1-1).
Partida berdinduta amaituko zela ematen zuenean, 89. minutuan, Unzueta agertu da. Maras atzean utzi du lehenengo, eta Andres gainditu du gero, Amorebieta jaitsiera postuetatik ateratzeko.
Fitxa teknikoa:
1 - Levante UD: Andres, Andres Garcia, Dela, Maras, Alex MuƱoz, Brugue, Algobia (Lozano, 79. min), Pablo Martinez, Rober (Carlos Alvarez, 60. min), Fabricio (Valle, 79. min) eta Dani Gomez (Bouldini, 79. min).
2 - SD Amorebieta: Magunagoitia, Bustinza, Etxeita, Felix, Lasure, Alvaro NuƱez, Siro, Erik Moran (Carbonell, 80. min), Edwards (Mier, 70. min), Dorrio (Rayco, 87. min) eta Jauregi (Unzueta, 87. min).
Golak: 1-0, 65. min: Pablo Martinez. 1-1, 68. min: Jauregi. 1-2, 89. min: Unzueta.
Epailea: Cid Camacho.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.