Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Agirrek Betisekin sinatu du, denboraldi amaierara arte, F Ligan mailari eutsi nahirik

Andaluziako taldea, txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da; beraz, Joseba Agirreren helburua da Betisek mailari eustea.
Joseba Agirre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Joseba Agirre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Joseba Agirre entrenatzaile bizkaitarrak F Ligako Betisekin sinatu du, 2023-24 denboraldiko amaierara arte, ostegunean Andaluziako klubak iragarri duenez. Txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, Betis hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da, eta, beraz, Joseba Agirreren helburua izango da Betisek mailari eustea.

Joseba Agirrek, 60 urtekoa bera, Athletic entrenatu du, besteak beste. Talde zuri-gorrian zela, 2015-16 denboraldiko Liga irabazi zuen. Gerora, Athleticeko kirol zuzendari ere ibili zen.

Euskal entrenatzaileak Maria Pry ordezkatuko du, Betisen; hori bai, Pryk Sevillako klubeko kirol zuzendari bezala jarraituko du. Joseba Agirreren azken taldea Real Oviedo izan da. Larunbatean egingo du debuta, Betis-Eibar partidan (14:00etan da); norgehiagoka hori giltzarria da, bi taldeentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X