EA Sports Liga
2022/05/16 - 15:13
Athleticek eta Realak igandean jokatuko dute, 22:00etan; Alavesek eta Osasunak, 20:00etan
Santander Ligak 38. jardunaldian jokatuko diren partiden ordutegia iragarri du. Athleticek eta Realak Europarako sailkatzea jokatuko dute azken jardunaldian.
2022/05/13 - 01:58
Levante Bigarren Mailara jaitsi da
Valentziako taldeak 6-0eko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka jokatu duen Santander Ligako 36. jardunaldiko partida eta mailari eusteko aukera gabe geratu da. Levante SmartBank Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
2022/05/12 - 19:01
Athletic - Osasuna, Levante - Alaves eta Vila-real - Reala partidak, igandean, 19:30ean jokatuko dira
Santander Ligak azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoken ordutegiak aldatu ditu. Hasieran, 18:30erako aurreikusita zeuden, baina ordubete beranduago hasiko dira. Espanyol - Valentzia eta Celta - Elx partidak larunbatera pasa dituzte.
2022/05/11 - 01:29
Granada vs Athletic (1-0): Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
2021-2022 denboraldiko Santander Ligako 36. jardunaldiari dagokion Granada vs Athletic partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.
2022/05/03 - 12:52
Ligako azken-aurreko jardunaldia maiatzaren 15ean jokatuko da osorik, 18:30ean
Txapelketako azken-aurreko jardunaldian, besteak beste, Atletico Madrilen eta Sevillaren arteko eta Levante eta Alavesen arteko partida erabakigarriak jokatuko dira.
2022/04/30 - 21:49
Real Madril, Santander Ligako txapelduna
Talde zuriak Espanyol (4-0) aise gainditu eta Lehen Mailako txapelduna da jada.
2022/04/27 - 12:57
Santander eta SmartBank ligek ordutegi bateratua izango dute azken bi jardunaldietan
Horrela gertatuko da sailkapenean zerbait jokoan duten taldeak tartean dauden neurketetan.
2022/03/29 - 01:48
Santander Ligako 32. eta 33. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak
Apirilaren 15a eta 18a bitartean jokatuko dira 32. jardunaldiko neurketak; 33. jardunaldikoak, aldiz, hilaren 19a eta 21a bitartean.
2022/03/24 - 20:39
Javier Aguirrek zuzenduko du Mallorca, denboraldi amaierara arte
Entrenatzaile mexikarra da Balearetako taldeko teknikari berria. Salbazioa lortzeko erronka izango du Santander Ligako azken bederatzi jardunaldietan.
2022/03/22 - 21:05
Mallorcak entrenatzaile kargutik kendu du Luis Garcia Plaza
Taldea jaitsiera postuetan da, eta azken jardunaldietan izan duen bolada txarraren eraginez, klubeko zuzendaritzak Garcia Plaza entrenatzaileak ez jarraitzea erabaki du. Mallorcak ez du jakinarazi nor izango den teknikari berria.
2022/03/14 - 20:20
Santander Ligako 30. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Hamar partida jokatuko dira apirilaren 2tik 4ra bitartean.
2022/03/06 - 13:08
Robert Morenok ez du Granadan jarraituko
Andaluziako taldeak hiru puntura ditu jaitsierako postuak.
2022/02/14 - 01:43
Oviedok Juan Carlos Unzue omendu du Carlos Tartieren
Juan Carlos Unzue atezain eta entrenatzaile ohi nafarrak, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duenak, Carlos Tartiere futbol-zelaiaren omenaldia jaso du. Jokalari gisa bi denboraldiz jokatu zuen bertan, Oviedoren elastikoarekin.
2022/02/05 - 11:01
Getafe vs Levante (3-0): Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
2021-2022 denboraldiko Santander Ligako 23. jardunaldiari dagokion Getafe vs Levante partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.
2022/02/03 - 18:46
Reala - Osasuna euskal derbia eta Bartzelona - Athletic partida otsailaren 27an jokatuko dira
Santander Ligak 26. jardunaldiko neurketen datak eta ordutegiak publikatu ditu. Alavesek Getaferi egingo dio bisita otsailaren 26an.
2022/01/24 - 17:50
24. jardunadiko partidak eta ordutegiak
Otsailaren 11tik 14ra bitartean jokatuko da.
2022/01/19 - 23:00
Bi partida emango ditu itxita Benito Villamarin estadioak
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeko epaileak erabaki du Betis zigortzea horren estadioa bi partidarako itxita. Sevillaren aurkako Errege Kopako partidan harmailetatik objektu bat jaurti zuten eta Joan Jordani jo zion buruan.
2022/01/12 - 00:49
Sergio Gonzalez, Cadiz taldeko entrenatzaile berria
Klubak Alvaro Cervera entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du eta Sergiok zuzenduko du taldea denboraldi amaierara arte.
2022/01/11 - 11:15
Alvaro Cerverak utzi egin dio Cadizeko entrenatzaile izateari
Talde andaluziarrak historian izan duen teknikari garrantzitsuena izan da Cervera.
2022/01/07 - 20:52
Ordutegi eta egun aldaketak, Santander Ligako 21. eta 22. jardunaldiko zenbait partidatan
Besteak beste, Betis - Alaves 20:00etara aurreratu da, Granada - Osasuna aurrekusitako baino egun bat geroago jokatuko da, eta zehaztu gabe utzi dute Mallorca - Reala noiz jokatuko den.