Iñigo Perezek Rayo Vallecanoren aulkia utzi du horren arorik historikoena lortu ostean
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Madrilgo taldeari, bi denboraldi eta erdian hiru aldiz mailari eutsi, Europarako sailkatu eta klubaren historiako lehen final kontinentala jokatu ondoren.
Iñigo Perez. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Perez entrenatzaile nafarrak Rayo Vallecanoren aulkia utziko duela jakinarazi du ostiral honetan prentsaurrekoan. Bi denboraldi baino gehiago eman ditu Madrilgo taldea entrenatzen, eta denbora horretan, mailari eutsi dio, Europako txapelketarako sailkatu du eta klubaren historiako lehen final europarra jokatu du.
Horrela, 38 urteko entrenatzaileak amaiera eman dio 2024ko otsailaren 14an hasitako etapari, Francisco Rodriguez ordezkatu zuenean. Taldeak egoera zaila bizi zuen orduan, azken 14 partidetan garaipen bakarra lortuta, baina Perezek taldea Lehen Mailan mantentzea lortu zuen, jaitsiera postuak 5 puntura utzita.
2024-2025 denboraldian, mailari eustea ez ezik, Rayo Vallecano Conference Leaguerako sailkatzea ere lortu zuen. 2000-2001 denboralditik lehen aldiz sailkatu zen kluba Europako txapelketa bat jokatzeko. Lorpen horrek kontratua beste urtebetez berritzea ekarri zuen.
2025-2026 denboraldian salbazioa aise lortu du, eta hurrengo denboraldian Europa mailako txapelketa bat jokatzeko aukera izan du azken jardunaldira arte. Gainera, talde zuri-gorria bere historiako lehen final kontinentalera eraman du, Conference Leaguera, eta 1-0 galdu du asteazkenean Crystal Palace Ingalaterrako taldearen aurka.
Guztira, Iñigo Perezek 112 partida zuzendu ditu Rayo Vallecanoren entrenatzaile gisa, eta 3 aldiz lortu du mailari eustea, Conference Leaguerako sailkatzea eta txapeldunorde izatea Europan. Gainera, aurreko denboraldian 52 puntu lortuta, klubaren historiako marka onena berdintzetik puntu bakarrera geratu zen Lehen Mailan.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFA, Infantinok Munduko Txapelketa pribatizatzeko dituen asmoei aurka egiteko prest
Europako futbol erakunde nagusiak eta bere 55 federazioek iragarri dute ez dutela FIFAren lehiaketetan parte hartuko. "Munduko Kopa ez dago salgai, ezin da inbertsio produktutzat hartu", adierazi du UEFAk FIFAren asmoei buruz.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Raul Morok udako bigarren garaipena eman dio Osasunari (1-2)
Taldea sasoi ederrean dabil Liga hasierari begira, Ispwichen aurkako Ingalaterrako birako lehen lagunartekoan.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)
Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.
Zinedine Zidane, Frantziaren hautatzaile 2030era arte: “Ametsa bete zait"
Real Madrilen entrenatzaile ohiak Didier Deschamps lapurtarra ordezkatuko du karguan. Deschampsek 14 urteko ibilbideari amaiera eman zion iragan Munduko Txapelketan.