Arsene Wengerrek Arsenal utziko du 22 urteren ostean
Arsene Wenger Arsenaleko entrenatzaileak taldea denboraldiaren amaieran utziko duela iragarri du, karguan 22 urte eman ostean. Erabakiaren berri klubak berak eman du bere webgunean.
"Erabakia hausnartu eta klubarekin eztabaidatu ostean, denboraldia amaitzean alde batera egiteko momentua dela uste dut", esan du entrenatzaile frantziarrak.
"Urte gogoangarri hauetan klub honetarako lan egiteko aukera izan dut eta esker onekoa sentitzen naiz. Taldea erabateko konpromisoaz zuzendu dut, eta zintzotasunez. Eskerrak eman nahi dizkiet talde teknikoari, jokalariei, zuzendaritzari eta zaleei, beraiek baitira klub honi bere berezitasuna ematen diotenak. Zaleei taldea babesa ematen jarraitzeko eskatu nahi diet, denboraldia ahalik eta gorenen amaitzeko. Eta Arsenal maite duten guztiei, klubaren baloreak zaintzeko eskatu nahi diet. Nire maitasuna eta babesa daukazue, betirako".
Wenger 1996ko irailean iritsi zen Arsenalera, eta 22 urtetan Premier Leagueko hiru txapelketa eta Ingalaterrako zazpi kopa irabazi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo: “Sevillan topatuko dugun giroak gure alde joka dezake"
Pellegrino Matarazzok adierazi du oso kontziente direla Sevilla egoera larrian dagoela, eta Realak astelehen honetan Sanchez Pizjuanen irabazteko “garrantzitsuena batuta egotea" eta “inguruko zaratari kasurik ez egitea” izango dela azpimarratu du.
Eibarrek gol zaparrada jaso du Atleticoren aurka (4-0)
Eibarrek 4-0 galdu du Atletico Madrilen aurka F Moeve Ligako 27. jardunaldian. Lehen zatian ongi eutsi diete bisitariek etxekoei, baina bigarrenean ez dira aurkari izan eta gol zaparrada jaso dute.
Realak Txapeldunen Liga jokatuko du, Deportivo garaitu baitu (1-2)
Realak F Moeve Ligako hirugarren postua ziurtatu du Deportivo 1-2 mendean hartuta. Paula Fernandezen eta Cecilia Marcosen golek eman diete garaipena txuri-urdinei. Horrela, Txapeldunen Liga jokatuko du datorren denboraldian.
Ernesto Valverde: “Lasaitu handia hartu dugu, inork ez daki zer sufritzen den hor behean"
Ernesto Valverdek 500 partida bete ditu Athleticen aulkian, Alavesen aurka irabazi eta Athleticek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu duen egunean. Entrenatzaile zuri-gorriak lortu du. Zuri-gorrien entrenatzaileak jokalari eta teknikarien "sufrimendua" azpimarratu du.
Moncayola: “Azken 10 minutuetan, partida kaosa izan da"
Osasunako jokalariak Bartzelonaren aurka jasandako porrotaz (1-2) hitz egin du, Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan.
Osasunak aurpegia eman du Bartzelonaren aurka, baina porrota jaso du Sadarren (1-2)
Gorritxoek aurkariaren area mehatxatu dute, batez ere Budimirrekin, baina balantza Bartzelonaren alde erori da azken minutuetan.
Antonio Sivera: “Porrot gogorra da"
Antonio Sivera Alaveseko jokalariaren adierazpenak, bere taldeak Athleticen aurka 2-4 galdu ostean, EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Oihan Sancet: “Bagenekien partida hau irabazi behar genuela goian egoteko”
Oihan Sancet Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan bere taldea Alavesen aurka 2-4 gailendu ostean.
Athleticek derbia irauli du, eta Alaves amildegiaren ertzean geratu da (2-4)
Alaves bi aldiz jarri da aurretik markagailuan, baina Athleticek markagailuari buelta eman dio bigarren zatian, Nico Williamsek lau minututan bi gol sartuta. Emaitza honekin, babazorroek hurbilago dituzte jaitsierako postuak; talde zuri-gorriak, berriz, arnasa hartu du 3 puntu gehiago bilduta.
Athleticek garaipena erdietsi du Badalonan (0-1)
Athleticek 0-1 garaitu du Badalona Women, Ane Azkonak sartutako golari esker. Horrela, zuri-gorriek aurrea hartu diote Kataluniako taldeari F Moeve Ligako sailkapenean, eta 8. postuan kokatu dira.