Catalunya eta Euskal selekzioa, nor baino nor gehiago, Camp Noun
Catalunyak eta Euskal selekzioak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan, Camp Nou zelaian, 21:30etatik aurrera. Duela urtebete, bi taldeek bana egin zuten San Mamesen.
Historian jokatzen duten 12. neurketa izango da larunbatekoa; lehenengoa duela 100 urte jokatu zuten. Orotara, euskal selekzioak emaitza hobeak lortu ditu: bost garaipen, bost berdinketa eta porrot bakarra jaso dute euskal jokalariek.
Gizonezkoen partidaren aurretik emakumezkoak lehiatuko dira, 18:45etatik aurrera, Miniestadin.
Bi norgehiagokak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Denbora gutxian hiru partida jokatu dituzte Catalunyak eta Euskal selekzioak. Lehenengoa, 2007an, bana amaitu zen, iazkoa bezala.
Hautatzaileek goi-mailako jokalariak deitu dituzte, Ingalaterrako ligan ari direnak kenduta.
Euskal selekzioaren deialdia:
Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Eneko Boveda, Xabi Etxeita, Mikel Balenziaga, Mikel San José, Mikel Rico, Javi Eraso, Markel Susaeta, Iker Muniain (Athletic). Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Yuri Berchiche, Markel Bergara, Asier Illarramendi, Iñigo Martínez eta Xabi Prieto (Reala). Ander Capa eta Asier Riesgo (Eibar), Gaizka Toquero (Alaves). Roberto Torres (Osasuna). Jon Aurtenetxe (Tenerife).
Convocatoria de Catalunya:
Gerard Piqué, Sergio Busquets, Masip, Aleix Vidal, Bartra, Alba, Sergi Roberto (Bartzelona). Pau López, Victor Álvarez, Joan Jordán eta Gerard Moreno (Espanyol). Álvaro Vázquez eta Víctor Rodríguez (Getafe). Piti eta Javi Márquez (Granada). Alberto de la Bella (Reala). Montoya (Inter). Dídac Vilà (AEK Atenas). David López (Napoli). Joan Verdú (Fiorentina). Segio García (Al-Rayyan). Keita Baldé (Lazio).
Zure interesekoa izan daiteke
Aurkako bi penaltik eta kanporatze batek porrotera kondenatu dute Reala Real Madrilen aurka (0-3)
Realak 0-3 galdu du Real Madrilen aurka Zubietan F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Txuri-urdinek ondo eutsi diote aurkariari, partida amaitzeko 20 minutu falta zirenera arte. Paula Fernandez kanporatzeak eta kontrako bi penalti adierazteak gehiegi zigortu gute euskal taldea.
Sancet: "Ezin gara hain behera etorri aurkako bigarren gol baten ostean"
Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Ruiz de Galarreta: "Hiru puntuak bai ala bai lortu behar ditugu geldialdiaren aurretik"
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Horrez gain, Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.
Matarazzo: "Dena eman beharko dugu irabazteko, baina sentsazio oso onak izan ditugu entrenamenduetan"
Realeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Ligan ondo ibili nahi dutela nabarmendu du, eta biharkoa oso neurketa garrantzitsua dela.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Alaves-Osasuna partida, apirilaren 4an, larunbata, 18:30ean
Larunbat horretan bertan, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Valverde: "Bihar aurrerapauso bat emateko aukera paregabea dugu"
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Gironaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Horren arabera, Gironari etxean irabaztea zaila izango da, baina proba hori gainditzea dute helburu.
Zuzenean: Jokin Aperribayren prentsaurrekoa Kopako finaleko sarreren inguruan aritzeko
Realeko presidentea Anoetako prentsa aretoan agertuko da 16:00etatik aurrera, Kopako finaleko sarrerei buruzko azalpenak emateko.
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.