Arrauna
2025/08/23 - 22:32
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:26
Garaipen estua eta Euskotren Liga Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek eskuratu du Ondarroako Bandera, eta laugarren Euskotren Liga irabazi du horrela, hirugarrena jarraian.
2025/08/23 - 22:19
Oriok 12. bandera lortu du Ondarroan
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua jaun eta jabe izan da Ondarroan ere, eta esku-eskura du jada Eusko Label Liga.
2025/08/23 - 22:12
Aitzol Elu (Orio): ''Iker Zabalak esaten diguna egiten dugu, eta gero hori uretan ikusten da''
Orio jaun eta jabe da Eusko Label Ligan. Gaurkoan, Ondarroako Bandera bereganatu du, eta Aitzol Elu arraunlari ondarroarra pozarren agertu da etxean lortutako garaipenarekin.
2025/08/23 - 21:53
Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Aurtengo 12. bandera irabazi du Gipuzkoako traineruak, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
2025/08/23 - 20:34
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga
Tolosaldeak oso estropada ona egin du Ondarroako uretan, baina azkenean Joana Halsouet patroiak zuzendutako trainerua gailendu zaio, ehunenengatik izan bada ere. Horrenbestez, bandera eta liga eskuratu ditu Arraun Lagunakek.
2025/08/23 - 20:24
Ania Perez: ''Jendea ez da kontziente atzetik dagoen lanaz''
Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren azaldu da Ondarroako Bandera irabazi eta Euskotren Ligako txapeldun bilakatu ondoren. Egindako lana nabarmendu du.
2025/08/22 - 20:44
Ondarroako estropada eremuaren nondik norakoak
Ondarroako Bandera egongo da jokoan, larunbatean, Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/08/22 - 17:19
Miren Garmendia, Hondarribiko patroia: ''Ez dugu amore emango; dena emango dugu azken paladara arte''
Miren Garmendiak, Hondarribiko patroiak, ondo daki asteburu honetan zer dagoen jokoan: Euskotren Ligan jarraitzea. Erantzukizuna handia da, baina patroiak argi dauka amore ematea ez dela aukera bat.
2025/08/21 - 17:15
Juan Mari Lujanbiok gertutik jarraitzen ditu Euskotren eta Eusko Label ligak
Juan Mari Lujanbio patroiak ez du arraunlaritza begi bistatik galdu. Hurbiletik jarraitzen ditu bi liga nagusien nondik norakoak. Patroien eskola bat beharko litzatekeela ere azpimarratu du.
2025/08/21 - 14:25
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025/08/20 - 16:30
Justo Silveti, getariar arraunzale amorratua
90 urte ditu Justo Silvetik, eta bizi osoa pasa du itsasoan, arrantzan. Arrauna atsegin du, baita pilota eta txirrindularitza ere. Herriko arraunlariei etorkizun oparoa dutela dio.
2025/08/19 - 16:30
Arraun Lagunakek lau puntu behar ditu liga irabazteko
Denboraldi bikaina egiten ari da Arraun Lagunak Euskotren Ligan. Lau puntu baino ez dituzte behar lehen postua ziurtatzeko. Xubane Uribarrena arraunlariak taldea nola dagoen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/08/18 - 23:36
Zarautzek eskura du ETE Liga; KAE-1 Ligan, Santurtzik play-offa ziurtatu du
ETE Ligan, Zarautzek, etxeko estropadan gailenduta, urrats handia egin du txapelketa eskuratzeko; KAE-1 Ligan, ordea, Santurtzik, Zarauzko Ikurrina irabazita, play-offean izango dela ziurtatu du.
2025/08/18 - 17:06
Gorka Aranberri, Orio taldeko patroia: ''Kontxakoa bezain berezia da Zarauzko Ikurriña''
Gorka Aranberri Orioko patroia oso pozik agertu da, asteburuan Zarauzko Ikurriña herrira ekarri ostean. Lortutakoarekin nola sentitzen den kontatu du.
2025/08/17 - 19:23
2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia ere Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/17 - 18:50
2025eko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina (2. jard.): Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/17 - 17:10
Marka guztiak hautsi ditu Arraun Lagunakek Zarautzen
Larunbatean baino arinago ibili da Lugañene trainerua, eta estropada eremu horretako marka onena (2016koa) hobetu du, errekor berria ezarrita: 10 minutu eta 29 segundo.
2025/08/17 - 17:07
Nagusitasun handiz irabazi du Oriok Zarauzko Ikurrina
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian ere nagusitu da, inolako aukerarik eman gabe aurkariei eta bigarrenari 10 segundoko aldea aterata.
2025/08/17 - 16:42
Ibon Arruti: ''Bandera hau espeziala da, oso handia''
Orio jaun eta jabe izan da Zarauzko Ikurrinaren bi jardunaldietan, eta nagusitasun osoz lortu du garaipena. Liga irabaztea gero eta gertuago du horrela.