Arrauna
2025/09/21 - 15:55
Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligara igo dira
Kaltetu handiena Kaiku izan da, ez baita gai izan miraria lortzeko, eta, ondorioz, mailaz jaitsiko da.
2025/09/21 - 15:28
Elortegi: ''Burua gutxika-gutxika altxatu behar''
Kaikuko entrenatzailea penatuta azaldu da traineruak maila galdu ondoren. Bere mutilek dena eman dutela nabarmendu du, baina taldearentzat jaitsiera porrota dela.
2025/09/21 - 15:19
Alexander Esteban: ''Ongi egindako lanaren saria jaso dugu''
Santurtzi Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian, igande honetan amaitu den play-offean lehen postua lortuta. "Ondo egindako lanaren saria jaso dugu", esan du Alexander Esteban Soterako entrenatzaile eta arraunlariak.
2025/09/21 - 15:07
Zunzunegi: ''Atzo estropada ona egin genuen eta gaur errematatu egin dugu''
Chapelako arraunlari eta entrenatzailea pozik agertu da maila gorenera igo direlako, eta klubaren proiektuaren alde egin du.
2025/09/21 - 14:54
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Taldean arraunlari oso gazteak ditugu, eta oso pozik nago eurengatik''
Nicole Maroño Donostiarrako patroia oso pozik agertu da bere ontziak gorengo mailari eustea lortu duelako, play-offean bigarren postua eskuratuta, San Juanen atzetik.
2025/09/21 - 14:28
Laida Valderrama (San Juan): ''Oraindik ez dugu asimilatu du Euskotren Ligan izango garela''
San Juan izan da onena Euskotren Ligako play-offean, eta, horrenbestez, arraunaren elitean arituko da datorren denboraldian. Laida Valderrama patroia pozarren agertu da lorpenarekin.
2025/09/21 - 13:49
San Juan eta Donostiarra arraunaren maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta "Bantxa" ontzia bigarren izan da. Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta eta puntu batuketa eginda, Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian Pasai Donibaneko taldea eta Donostiarra.
2025/09/20 - 21:51
Santurtzik oso bideratuta utzi du Eusko Label Ligako play-offa
Eusko Label Ligako azken-aurreko jardunaldiari dagokionez, Orio jaun eta jabe izan da berriz ere, eta denboraldiko 15. bandera eskuratu du.
2025/09/20 - 20:52
Markel Lujua (Santurtzi): ''Ondo joan gara, gure estropada egin dugu, badakigu azkarrak garela''
2025eko Eusko Label Ligako play-offeko lehenengo jardunaldian, Santurtzi gailendu da. Estropada amaitu ostean, Markel Lujua patroiak adierazi du taldeak ez duela "presioa" sentitu, eta eskerrak eman dizkie zaleei: "Santurtzi osoa hemen dago".
2025/09/20 - 20:24
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Lehen hiru postuetan sartuta, errazago izango genuke iganderako''
Donostiarrak irabazi du 2025eko Euskotren Ligako play-offeko aurreneko jardunaldia, Bermeon. Patroiak nabarmendu duenez, Portugaleten igandean jokatuko dutena beste lehiaketa bat izango da: "Ez da nahikoa bost puntu hauekin".
2025/09/20 - 20:14
Donostiarrak eman du lehen kolpea Bermeon, eta San Juan izan da bigarren
"Bantxa" ontziak egin du denborarik onena gaur arratsaldean Bermeoko uretan jokatu den Euskotren Ligara igotzeko play-offeko lehen jardunaldian, San Juanek baino ia bi segundo gutxiago.
2025/09/19 - 17:10
Donostiarra, oso une gozoan
Donostiarrak ez zion behar bezala ekin denboraldiari, baina behetik gora egin du nabarmen, eta horren adibide da Kontxan laugarren postua lortu izana. Sasoi betean iritsiko da asteburuko play-offera.
2025/09/19 - 14:42
Santurtzi eta Donostiarra sentsazio onenekin iritsiko dira TKE ligako play-offetara
Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburu honetan Bermeon eta Portugaleten arraun denboraldiari amaiera emateko, eta Santurtziko eta Donostiarrako tripulazioak sentsazio onenekin iritsiko dira zitara. Horrez gain, Oriok zenbait marka hausteko aukera izango du.
2025/09/18 - 23:09
Gorka Etxeberria: ''Ilusioz gainezka gaude; Bermeon muturra sartzen saiatuko gara''
Bermeo eta Portugaleteko bandera erabakigarriei aurre egiteko agertu da Gorka Etxeberria, Arkoteko entrenatzailea eta arraunlaria. Esperientzia handiko trainerua da Plentziarrena eta gogor lehiatuko direla esan dute.
2025/09/18 - 17:36
Maialen Arrazola: ''Denboraldi oso ona izan da; orain brotxea jartzea da, urrezkoa edo zilarrezkoa''
Asteburu honetako Bermeoko eta Portugaleteko banderek datorren denboraldian Euskotren Liga osatuko duten ontziak ezagutzeko balioko dute. San Juanen play-offa irabaztearekin eta elitean lekua berreskuratzearekin amesten dute, hala erakutsi digu Maialen Arrazolak.
2025/09/17 - 23:03
Santurtzi KAE 1 Ligako txapeldun moduan iritsiko da asteburuko hitzordura
Alexander Esteban santurtziarren entrenatzaileak udako lan bikaina biribildu nahi du, eta "erantzukizuna" sentitzen duela erantsi du. Hodei Mentxaka Soterako arraunlariak estropada eremuen berezitasunengatik erne egon beharko direla ohartarazi du.
2025/09/17 - 16:30
Igotzea lortu eta Kontxako arantza atera nahi du Zarautzek
ETE ligako garailea igoerari begira dago buru-belarri Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko gorabehera gaindituta. Irati Zubeldia taldeko arraunlariak eta Juanjo Etxarte entrenatzaileak hori adierazi dute.
2025/09/16 - 20:58
Patxi Frances gizonezkoen San Pedroren prestatzailea izango da
Iragan igandean utzi zuen Orioko emakumezkoen trainerua entrenatzeko ardura.
2025/09/16 - 17:10
Jon Olasagasti Orioko presidenteak arraunlarien heldutasuna eta Iker Zabalaren lana nabarmendu ditu
Klubeko zuzendaritzak bigarren urtea du karguan, eta arraun elkarte osoaren maila igotzea dute jarraitu beharreko norabidetzat, Orioko presidenteak azaldu duenez.
2025/09/15 - 22:26
Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko presidentea: ''Donostian ere ikasten hasi gara Kontxa ospatzen''
Kontxako laugarren bandera irabazi ondoren Arraun Lagunak pozik azaldu da biharamunean. "Pixka bat nekagarria izan da erabat, itsasoa, itsasoa entzutea; guk itsasoan arraunean ez bagenuke jakingo bezala", aurpegiratu du agintariak.