Kontxako Bandera
2020/09/13 - 15:01
'Ama Guadalupekoak' hirugarren aldiz jarraian irabazi du
Hondarribiak 2020ko Kontxako Bandera irabazi du, hirugarren aldiz jarraian. Gipuzkoako traineruak erakustaldia eman du bi jardunaldietan.
2020/09/13 - 14:57
Hondarribiaren ospakizuna Donostiako kaian
Hondarribiko arraunlariek ezin izan dute euren zaleen berotasunik jaso Donostiako kaiko arrapalan; dena den, beste era batera ospatu dute lortutako garaipen handia.
2020/09/13 - 14:36
Abesten jaso dute Kontxako Bandera Orioko arraunlariek
Orioko traineruak 2020ko Kontxako Bandera irabazi du eta abesten hurbildu dira bandera jasotzera. Honako hau, taldearen bigarren garaipena da Donostian.
2020/09/13 - 13:55
Horrela ospatu du Oriok Kontxako garaipena
Orioko traineruak 2020ko Kontxako Bandera irabazi du. Garaipen horrekin, bi garaipen lortu ditu Donostian, Gipuzkoako taldeak.
2020/09/13 - 12:30
Olatuak eta korrontea emakumezkoen lehen txandan
Olatuak eta korrontea ikusi dugu emakumezkoen lehen txandan. Egun eguzkitsua eta beroa gaurkoa, 2020ko Kontxako Banderan.
2020/09/13 - 11:51
Hondarribia eta Orio, berriro nagusi Kontxan
'Ama Guadalupekoak' hirugarren aldiz jarraian irabazi du bandera; 'Txiki' ontzikoek, berriz, bigarren garaipena kateatu dute.
2020/09/13 - 10:54
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kale zozketaren emaitzak
Emakumezkoen kategorian, Oriok eta Donostiarrak ez dute elkarren parean arraun egingo, bai, ordea, gizonezkoen kategorian faborito nagusienak diren Hondarribia eta Zierbenak.
2020/09/12 - 17:27
2020ko Kontxako Banderarako iragarpena: 1 eta 1,5 metro arteko olatuak
Igande honetan, irailaren 13an, 2020ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatuko da, eta egun horretarako eguraldiaren iragarpena zein izango den jakinarazi digute Eguraldiko lankideek.
2020/09/12 - 17:14
Azken entrenamenduak Kontxako bigarren jardunaldiari begira
Kontxako Banderaren bezperan, hainbat ontzi bertaratu dira Donostiako Badiara azken lan-saioak egiteko asmoz.
2020/09/12 - 13:08
Hondarribia eta Orio, faborito nagusiak Kontxako Banderan
Gizonezkoen artean, Hondarribia da faborito nagusia. Atzetik, Zierbenak irabazteko aukera ere badu. Emakumezkoetan, aldiz, Orio da faborito nagusia eta Donostiarra bi segundora da.
2020/09/11 - 14:50
Hondarribia, faborito nagusia
Iker Marizkurrenek eta Mikel Orbañanosek, Hondarribiako arraunlariak eta entrenatzaileak, igandeko bigarren estropada aztertu dute.
2020/09/10 - 16:46
Gaur 70 urte irabazi zuen azkenekoz Donostiako traineru batek Kontxa
Esperantza elkartea izan zen bandera irabazi zuena. Laura Goldarezena eta Larraitz Esnaola, Donostiarrako egungo arraunlariekin, elkartera jo eta orduko xehetasunak gogoratzeko.
2020/09/09 - 16:36
Zierbena, Banderaren bila
Galipoek konfiantzaz helduko diote igandeko estropadari. Hondarribiak zortzi segundoko aldea badu ere, Zierbeneko Juan Zunzunegik dioen moduan ez da gainditu ezineko aldea.
2020/09/08 - 16:44
Orioko emakumeak, sasoiko eta gogotsu
Euskotren Ligako txapeldunak iaz Kontxan astindu zuen bandera berriro esku artean izan nahi du aurten. Orion Olatz Agirregabiriarekin hitz egin dugu.
2020/09/08 - 00:25
Lehen jardunaldiko onena, gehienetan nagusi Kontxan
Historian atzera eginda, nekez ikusi dira kontrako denborak irauli eta atzetik hasita Kontxa irabazi duten traineruak. Izan badira, baina normalean lehen igandean egindako lana funtsezkoa izan da.
2020/09/07 - 16:46
Hondarribia, ofizioa eta indarra Kontxan
Joseba Amunarriz, Hondarribiko patroia, Juan Zunzunegui, Zierbenako entrenatzaile eta arraunlaria eta Iker Zabala, Santurtziko entrenatzailea, Kontxako lehen jardunaldiaz mintzatu dira.
2020/09/06 - 17:07
Giro apala eta kolore gutxi Donostiako estropadetan
Iraileko lehen igandea izan eta Kontxako Banderako 1. jardunaldia jokatu den arren ez da girorik izan Donostiako kaleetan koronabirusaren hedapena ekidin asmoz Udalak hartutako neurriak tarteko.
2020/09/06 - 15:55
Alex Udabe: ''Estropada oso konpletoa eta oso gogorra egin dugu''
Hondarribiak 8 segundoko aldea atera dio Zierbenari eta 19 Santurtziri. Dena alde dute aurtengo Kontxako Bandera irabazteko.
2020/09/06 - 15:38
Hondarribiak egin du denborarik onena, lehen jardunaldian
'Ama Guadalupekoa' Kontxako Bandera hirugarren jarraian irabazteko bidean da, lehen jardunaldian egindako lan bikainari esker.
2020/09/06 - 15:14
Oriok ziaboga baliatu du Donostiarra harrapatu eta aurretik jartzeko
Orioko traineruak egin du denborarik onena Kontxako Banderako emakumezkoen 1. jardunaldian. Dena den, lehen luzean Donostiarraren atzetik ibili da, baina ziaboga baliatu dute aurretik jartzeko.