Kontxako Bandera
2021/09/10 - 16:04
Hondarribia, laugarrena erreskan irabazteko prest
Mikel Orbañosek, Hondarribiko entrenatzailea, badaki igande honetan ere gogotik saiatu beharko dutela Kontxako Bandera irabazteko.
2021/09/09 - 16:06
Santurtzi, Liga eta Kontxa helburu
Iker Zabalak, Santurtziren entrenatzaileak, badaki seguruenik buruz buruko lehia bat bizi izango dutela Hondarribiaren aurka. Horregatik, arreta handiz ari da prestatzen Kontxako Bandera.
2021/09/08 - 17:09
Oriotarrak estropada perfektuaren bila, Arraun Lagunaki gailentzeko
Orio eta Arraun Lagunaken artean 1,64 segundoko aldea besterik ez dago donostiarren alde, Kontxako banderaren 1. jardunaldiaren ostean.. Nadeth Agirre oriotarren patroiaren aburuz, "hamarreko" estropada egin beharko dute garaikurra eskuratzeko
2021/09/07 - 15:45
Juan Mari Etxabe, igandera begira
Arraun Lagunakeko entrenatzailea igandeko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari begira dago jada. Jomuga, denboraldi bikaina borobildu.
2021/09/06 - 16:20
Kontxa, bero-bero
Eguraldia dela, itsasoaren egoera, kaleak direla… dena izan beharko dute kontuan bai gizonezkoen estropadetan, bai emakumezkoen saioetan, hautagai nagusien arteko aldeak oso urriak dira eta.
2021/09/05 - 17:18
Arraunzaleak presente egon dira estropada ikusten, baina dosi txikian
Arraunzaleek Kontxako banderako 1. jardunaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera izan dute, baina % 20ko edukiera mugatuarekin, guztira 2.700 ikusle bertaratu dira bereziki prestatutako guneetara.
2021/09/05 - 17:09
Ioseba Amunarriz: ''Hemen ez dago faboritorik''
Hondarribiak 1.74 segundoko aldea du Santurtzirekin eta 3.96 Zierbenarekin, datorren igandeko bigarren jardunaldiari begira.
2021/09/05 - 16:55
Nadeth Agirre, Orioko patroia: ''Segundo bateko aldea ez da ezer''
Arraun Lagunakek bi segundo baino gutxiagoko aldea lortu du Oriorekin, Kontxako Banderako lehen jardunaldian.
2021/09/05 - 15:59
Kontxako Banderako traineru barruko soinuak: entzun patroien aginduak, bertatik bertara
Bideo honetan 2021eko Kontxako Banderako 1. jardunaldiak utzi dizkigun traineruen barruko soinuak biltzen ditu: entzun patroien aginduak, bertatik bertara
2021/09/05 - 15:32
Hondarribiak ia bi segundoko aldea izango du Santurtzirekin, Kontxako bigarren egunean
Hiru segundoko zigorra jaso duten arren, Ioseba Amunarrizen arraunlariek lehen jardunaldiko denborarik onena egun dute, Santurtzi aurkari nagusiaren aurretik.
2021/09/05 - 15:15
2021eko Kontxako Banderaren 1. jardunaldiko irudirik ikusgarrienak
Kontxako Banderaren 1. jardunaldiak Arraun Lagunak, emakumezkoetan, eta Hondarribia, gizonezkoetan, jarri ditu abantailarekin. Bideo honetan 1. jardunaldiko irudirik gogoangarrienak biltzen ditu.
2021/09/05 - 15:10
Arraun Lagunak izan da azkarrena, Kontxako Banderako lehen jardunaldian
Lehia estua izan dute donostiarrek eta Oriok, txanda ezberdinetan aritu arren, eta biek hautsi dute estropada eremuko marka. Arraun Lagunakek 1.64ko aldea izango du datorren igandeari begira.
2021/09/05 - 14:46
Santurtziren helmugaratzea traineru barrutik ikusita, Kontxako banderako 1. jardunaldian
Santurtziko arraunlarien ahalegin betea, euren estropada amaitzeko azken txanpan. "Sotera" bigarren izan da 1. jardunaldian, Hondarribiaren atzetik, bi segundo baino gutxiagoko atzerapenarekin.
2021/09/05 - 14:15
Zigorra jaso arren, Santurtziren aurretik hasiko du Hondarribiak Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia
'Ama Guadalupekoak' egin du lehen jardunaldiko denborarik onena, hiru segundoko zigorra barne, Santurtzi ligako liderraren aurretik. Zierbena eta Orio ere igandeko txanda nagusian izango dira.
2021/09/05 - 12:43
Bi segundo baino gutxiagoko aldea Arraun Lagunaken eta Orioren artean, azken jardunaldiari begira
Oriok denborarik onena egin du lehen txandan, estropada eremuko marka hautsita, 10:33, baina Arraun Lagunakek denbora hori hobetzea lortu du bigarrenean, 10:31 eginda.
2021/09/05 - 10:59
Emakumezkoen eta gizonezkoen estropaden kaleen zozketaren emaitza
Emakumezkoen lehia 10:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, 11:00etan.
2021/09/04 - 23:18
Kontxako Banderan publikoa egongo da, baina ohiko zale kopuruaren % 20 baino ez
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositibo berezia jarriko dute Kontxako Banderaren bi asteburuetarako, osasun-araudia, bizikidetza eta herritarren atsedena betetzen direla bermatzeko.
2021/09/04 - 17:22
Azken entrenamendua, estropadaren bezperan
Kontxako Banderan lehiatuko diren 16 ontzietatik 13k azken entrenamendua egin dute. Gizonezkoetan Zierbena eta Orio falta izan dira, eta emakumezkoetan, Deustu. Protagonisten hitzak ere jaso ditugu.
2021/09/04 - 15:54
Itsaso barea eta ipar-ekialdeko haize suabea izango dute Kontxako arraulariek
Itsasoak eta eguraldiak ez du Kontxako Banderako lehen jardunaldia baldintzatuko. Gehienez, metro erdiko olatuak espeto dira iganderako.
2021/09/04 - 14:57
Santurtzi, gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak, emakumezkoetan, dira Kontxako lehen jardunaldiko faboritoak
Azken hiru urteetan gailendu den Hondarribia izango da 'Sotera'ren aurkari nagusia. Emakumeen lehian, Orio nagusi izan da azken bi edizioetan baina Arraun Lagunak oso indartsu dabil. Estropada zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek 9:45ean hasita.