129. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezkoen 23 traineru, gaur, Kontxako estropadan jokatzeko txartelaren bila

Sailkapen proba zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera. Ostegunean, abuztuaren 29an, emakumezkoen txanda izango da.
Kontxako estropadaren 2023ko artxiboko irudia. EFE
Kontxako estropadaren 2023ko artxiboko irudia. EFE

Gizonezkoen 23 traineruk hartuko dute parte gaur, abuztuak 28, asteazkena, jokatuko den Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadan. Emakumezkoen sailkatze-probak, berriz, ostegunean egingo dituzte, 18:00etatik aurrera.

Sailkapen estropada eta hurrengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40ean. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. Parte-hartzaileek hiru milia egin beharko dituzte, eta ziaboga bakarra.

Emaitzak ez du behin betiko sailkapenerako balio. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte Urdaibai egungo txapeldunaren lekukoa nork hartuko duen argitzeko.

Irailaren 1ean eta 8an jokatuko dute Kontxako Banderaren lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan; gizonezkoenean, ordea, 12:00etan.

Gizonezkoen sailkapen proban, abuztuaren 28an, talde hauek arituko dira:

- Ares

- Arkote

- Astillero

- Bermeo

- Bueu

- Cabo

- Chapela

- Castropol

- Deustu

- Getaria

- Kaiku

- Lapurdi

- Lekittarra

- Ondarroa

- Orio

- Hondarribia

- San Juan

- San Pedro

- Santurtzi

- Tiran

- Zarautz

- Zumaia

- Zierbena

OHARRA: Donostiarra (etxeko trainerua) dagoeneko sailkatuta dago emakumezkoetan zein gizonezkoetan, araudian hala jasotzen baita, eta bandera irabazteko zortzi ontzietako bat izango da bi estropadetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X