Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan
Santurtzi gailendu da 2021eko Kontxako Banderan, bigarren jardunaldiari hasterako orduan zeukan 1,74 segundoko kontrako aldeari buelta emanda. Bizkaitarrek bi segundotan (2,22) gainditu dute Hondarribia, beren aurkari zuzenena. Hala, "Sotera"koek Gipuzkoako hiriburuan azken 3 tituluak irabaztetik zetorren faboritoaren nagusitasuna eten du, 48 ehuneneko alde ezin txikiagoarekin izan bada ere.
Laugarren kaletik arraun egin duen Hondarribiak ez dio ondo ekin jardunari, estropada hasieran 5 segundoko tartea galdu baitu Oriorekiko. Gerora, Zierbena izan da agintea hartu duena; alabaina, ziabogara iritsi bitarteko ibilbidean bandera irabazteko bi ontzi faboritoak, hots, "Sotera" eta "Ama Guadalupekoa" buruan jarri dira, eta hala atera dira maniobratik ere.
Batak zein besteak jakin bazekiten hortzak estutzen jarraitu behar zutela, lehen txandan aritu den Donostiarrak egindako denbora paregabea gainditzeko, estropadako une askotan haiena izan baita markarik onena, 8 segundoko aldearekin. Hala egin dute, arraunzaleen gozamenerako.
Ioseba Amunarriz eta Gorka Aranberri nor baino nor gehiago ibili dira euren ontziak zuzentzen. Tarte batean berdeek hartu dute aurrea (1.300 metroren faltan), baina gero moreek buelta eman diote egoerari (600 metroren faltan), eta bi segundo erabakigarri lortu dituzte euren alde garaipena Bizkaira joan zedin.
Kontsolazio txandan, aipatu legez, Donostiarra izan da indartsuena irteerako semaforoa berde jarri den unetik, Urdaibaik bakarrik eutsi ahal izan diolarik hasiera batean. Cabo eta Ares galiziarrak, berriz, azken postua saihesteko lehian aritu dira.
Donostiarrak, zaleen aurrean, aurkariekiko errenta handitzen jarraitu du, eta kronometroari zeharka begiratzen zion, hautagai nagusiek baino denbora hobea egiteko aukera minimo batzuk zituelako, bigarren jardunaldiari 9 segundoko galerarekin ekin ostean. Haatik, azkenerako etxeko ontziak ezarritako denbora ez da nahikoa izan bere helburu handia erdiesteko.
Bigarren jardunaldiaren sailkapena:
Bigarren jardunaldiaren osteko sailkapen orokorra
LEHENDABIZIKOA ARRAUN LAGUNAKENTZAT
Arraun Lagunakek bere historiako lehen Kontxa bereganatu du igande honetan, emakumezkoen banderaren 14. ekitaldian. Donostiarrek 1,64 segundoko aldearekin ekin diote lehiari Orioko ontziarekiko, eta hasieratik bertatik argi geratu da bien arteko norgehiagoka izango zela.
Oriok irteera paregabea egin du, bi segundoko tartea zabalduz lehen metroetan "Lugañene" ontziarekiko, eta alde horrekin atera da ziabogatik ere. Aitzitik, bigarren luzean, Andrea Astudillok patroiaren lekutik gidatzen duen taldeak estropada orekatu du.
Biak parez pare jarri dira, arraunak elkarren artean oso gertu zituztela, lehia ezin estuagoa eskainiz. Azken 500 metroetan sartu direnerako, etxean arraun egiten zegoen taldeak 2 segundoko altxorra bildu du bere alde. Hortik aurrera, zegokien kalea gogor defendatuz, euren historiako lehen Kontxa bereganatu dute donostiarrek, oriotarrei 2,5eko aldea sartuta (Arraun Lagunak: 10:33.56; Orio: 10:36.24). Beraz, Nadeth Agirreren taldea bere hirugarren Kontxa kateatu ezinda geratu da.
Kontsolazio txandari dagokionez, Tolosaldea erabateko nagusitasunez gailendu da beste hiru traineruen aurretik (10:48.46). 10 segundoko aldea atera dio bigarren izan den Chapela Galiziako ontziari (10:58.10). Ondoren, Hibaika (11:04.00) eta Deustu (11:10.56) sartu dira.
Bigarren jardunaldiko sailkapena
Bigarren jardunaldiaren osteko sailkapen orokorra
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Jon Olasagasti Orioko presidenteak arraunlarien heldutasuna eta Iker Zabalaren lana nabarmendu ditu
Klubeko zuzendaritzak bigarren urtea du karguan, eta arraun elkarte osoaren maila igotzea dute jarraitu beharreko norabidetzat, Orioko presidenteak azaldu duenez.
Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko presidentea: ''Donostian ere ikasten hasi gara Kontxa ospatzen''
Kontxako laugarren bandera irabazi ondoren Arraun Lagunak pozik azaldu da biharamunean. "Pixka bat nekagarria izan da erabat, itsasoa, itsasoa entzutea; guk itsasoan arraunean ez bagenuke jakingo bezala", aurpegiratu du agintariak.
Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 33 garaipenekin. Bestalde, Hondarribiak hirutan irabazi du (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu zutelarik haren lekukoa.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken hiru edizioak irabazi ditu.
Honela jaso du Oriok 2025eko Kontxako Bandera, historian irabazi duen hogeita hamahirugarrena
Aurretik, Orioko arraunlariak elkarrekin dantzan ikusi ahal izan ditugu; Gorka Aranberri patroiak sari bat jaso du, eta, segituan, Eneko Goia Donostiako alkateak emandako bandera astindu du, pozarren.
2025eko Kontxako Banderaren irudirik onenak
2025eko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Orioren garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Arraun Lagunakek laugarrenez eskuratu du Kontxako Bandera, beste behin nagusitasuna erakutsita
Juan Mari Etxaberen taldeak ez die inolako aukerari eman aurkariei. Hasi eta segituan atera die traineru bateko aldea Tolosaldeari eta Oriori, eta, azkenean, bi jardunaldiak zenbatuta, 17 segundoko abantailarekin eskuratu du 2025eko Kontxako Bandera.
Arraun Lagunakek eta Oriok irabazi dute 2025eko Kontxako Bandera
Igande honetan jokatu duten bigarren jardunaldian, gizonezkoen estropadan, Orio izan da nagusi, Zierbenaren aurretik, eta garaipena eskuratu du; emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunakek lehen jardunaldian erakutsitako nagusitasuna berretsi du.
Maider Bereau: ''Aurten Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da niretzat''
Iparraldeko bi ordezkari izan ditu ontzian aurten Arraun Lagunakek. "Joanarekin Kontxako Bandera irabaztea oso berezia da", adierazi du Maider Bereau arraunlariak; izan ere, Joana Halsouet da Kontxako Bandera irabazi duen Iparraldeko lehen patroia.