Estropadak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarauzko Ikurrina: Orioren distira eta Urdaibairen eta Hondarribiaren arteko lehia ikusgarria

Iragarkia
18:00 - 20:00
Zarauzko Ikurrina: Orioren distira eta Urdaibairen eta Hondarribiaren arteko lehia ikusgarria
Asteburu zirraragarria izan da Zarauzkoa. Euskotren Liga amaitu da eta Oriok erakustaldia eman du beste behin. Eusko Label Ligan, berriz, bigarren jardunaldian sailkapen nagusian bizitzen ari den lehia uretan gorpuztu zuten Urdaibaik eta Hondarribiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Xanti Zabaleta, Orioko entrenatzailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”

Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute. Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X