Euskotren Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok bere garaipen bolada luzatu du, Euskotren Bandera irabazita

Oriok irabazi du Euskotren Ligako Euskotren Bandera. Oriotarrek garaipenen bolada luzatu dute, seigarren Bandera jarraian eskuratuta, eta lidertza sendotu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Orio, erabat nagusi Lekeition

Oriok irabazi du Euskotren Bandera igande honetan (uztailak 31) Lekeitioko uretan erakustaldia emanda. Oriotarrek seigarren Bandera jarraian bereganatu dute eta lidertza sendotu dute Euskotren Ligako sailkapen nagusian.

Hasieratik estropadaren buruan jarri da Orio eta ziabogan 9 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki; Tolosaldeari eta Donostiarrari, aldiz, 15 segundo atera dizkio. Azken luzean oriotarrek ez dute erritmoa moteldu, eta arazo handiegirik gabe lortu du garaipena. Arraun Lagunak izan da bigarren, 9 segundora. Tolosaldeak amaitu du hirugarren postuan Oriorekiko 17 segundora eta Donostiarra izan da laugarren, 24 segundora.

Euskotren Ligako sailkapen nagusian Orio da liderra 30 punturekin. Arraun Lagunak da bigarren 26 punturekin. Hirugarren postuan dago Donostiarra (13 puntu) eta laugarren da Tolosaldea (11 puntu).

Euskotren Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media Euskotren Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

Xanti Zabaleta, Orioko entrenatzailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”

Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute. Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X