Oriok irabazi du Coruñako Bandera; Arraun Lagunak, nagusi bigarren jardunaldian
Oriok irabazi du Euskotren Ligako Cidade da Coruña Bandera. Igande honetan (uztailak 10) jokatu da bigarren jardunaldia Galiziako uretan, eta estropadako garaipena Arraun Lagunakek erdietsi du.
Lehen jardunaldian nagusi izan zen Orio eta Arraun Lagunaki zazpi segundo atera zizkion. Bigarren jardunaldian, oriotarrek larunbatean lortutako errenta baliatu dute Coruñako Bandera bereganatzeko.
Arraun Lagunakek estropada bikaina egin du bigarren jardunaldian. Talde donostiarraren eta oriotarraren arteko lehia parekatua izan da azkenera arte. Bigarren luzean Arraun Lagunakek gehiago jo du, Oriok ezin izan dio donostiarren erritmoari eutsi eta estropadako lau puntuak Arraun Lagunakek poltsikoratu ditu, 21 minutu eta 58 segundoko markarekin garaipena lortu ostean. Bigarren izan da Orio bi segundora, eta hiru puntu bildu ditu. Tolosaldea izan da hirugarren, irabazlearekiko 22 segundora; Donostiarra laugarren, 24 segundora.
Euskotren Ligako sailkapen nagusian Arraun Lagunak da liderra eta Orio bigarren postuan da, baina biak 14 punturekin berdinduta daude. Donostiarra da hirugarren 7 punturekin, eta Tolosaldea laugarren 5 punturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”
Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute. Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.
Euskotren Ligako Orio taldeko 16 arraunlarik oharra kaleratu dute, Zuzendaritza kritikatuz
Oharrean diote Zuzendaritzak zalantzan jarri duela eta ez dituela baloratu taldeak 2025eko denboraldian egindako lana, lortutako emaitzak eta izandako profesionaltasuna. Horrez gain, salatu dute gutxietsiak izan direla emakumeak izateagatik.