Arraun Lagunak
2023/08/19 - 20:19
Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldiko Arraun Lagunaken azken metroak
Larunbat honetan, abuztuaren 19an, Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldia jokatu da, eta Arraun Lagunak izan da irabazlea. Ikusi hemen garaileen azken metroak.
2023/08/19 - 20:15
Xubane Uribarrena: ''Koroa esku-puntarekin ukitzen gaude''
Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia irabazi du Orioren eta Donostiarraren aurretik. Amaierarako jardunaldi bten faltan, Donostiarrek eeskura dute Euskotren Ligako koroa irabaztea.
2023/08/13 - 14:31
Euskotren Ligako Boiroko Banderako azken metroak
Igande honetan, abuztuaren 13an, Euskotren Ligako Boiroko Bandera jokatu da Galizian, eta Donostiarra izan da irabazlea. Atzetik, Arraun Lagunak (2.) eta Orio (3.) sartu dira.
2023/08/08 - 18:09
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Ligan estropada onak egiten ari gara eta Kontxarako prest gaude''
Asteburuko bi garaipenek taldeari "konfiantza izugarria" eman diotela aitortu du Etxabek. Donostiako ontzia lider da Euskotren Ligan eta Orio aurkari zuzena 6 puntura dauka liga amaitzeko lau estropadaren faltan.
2023/08/06 - 16:28
Arraun Lagunakek Euskotren Bandera irabazi du, Lekeition erakustaldia emanda
Arraun Lagunanekek irabazi du Euskotren Bandera.Lekeitioko uretan onena izan da Donostiako taldea, eta, gainera Euskotren Ligako lidertza sendotu du. Orain, 6 puntu ateratzen dizkio bigarren den Oriori.
2023/08/06 - 14:39
Arraun Lagunakek asteburu bikaina biribildu du, Euskotren Banderan nagusituta
Donostiako taldea nagusi izan da Lekeitiko uretan eta Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lidertza sendotu du, estropadan bigarren izan den Oriorekiko abantaila sei puntura handituta.
2023/08/06 - 14:29
Xubane Uribarrena: ''Gogotsu geunden holako estropada bat irabazteko''
Arraun Lagunakek Euskotren Bandera bereganatu du igande honetan eta Xubane Uribarrena arraunlariak garaipenari buruz hitz egin du. Gipuzkoarrak itsasoaren egoera azpimarratu du.
2023/08/05 - 22:27
Arraun Lagunakek, bandera eta kolpea ligan
Arraun Lagunakek egundoko aurrerapausoa eman du Txingudiko Bandera irabazita, eta Orio hirugarren postuan sailkatu denez, bien arteko aldea handitu egin da.
2023/08/05 - 20:25
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Txingudiko Bandera irabazita
Hondarribiko uretan nagusi izan da Arraun Lagunak. Bi segundo atera dizkio bigarren izan den Donostiarrari eta zazpi Oriori. Ondorioz, Arraunek sailkapen nagusian Oriorekiko duen abantaila bost puntura handitu du.
2023/08/05 - 20:20
2023ko Euskotren Ligako Txingudiko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek bereganatu du Euskotren Ligako Txingudi Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/30 - 14:35
2023ko Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/29 - 22:01
2023ko Euskotren Ligako Getxoko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/19 - 16:08
Aiora Belartieta: ''Arraunak pila bat gauza eman dizkit''
Arraun Lagunak taldeko arraunlaria txikitan maitemindu zen arraunarekin, Kontxako estropadak ikustean. Aitaren kirola futbola izanda, eta amarena atletismoa, arraunean aritu behar zuela esateak "beldurra" ematen ziola aitortu du.
2023/07/17 - 11:23
2023ko Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren geratu da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/15 - 22:52
Arraun Lagunak, nagusi Bilboko uretan
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Bilboko Bandera, Donostiarrari 3 segundo eta Oriori 5 aterata. Gainera, sailkapen nagusiko lidertza sendotu du.
2023/07/15 - 21:31
2023ko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Bilboko Bandera irabazita. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/15 - 21:24
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Bilboko Bandera irabazita
Gipuzkoako trainerua nagusitu da Bilboko uretan eta denboraldiko bere bigarren garaipena erdietsi du. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren. Hala, bada, Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan; hiru puntu ateratzen dizkio Donostiarrari eta lau Oriori.
2023/07/10 - 14:05
2023ko Euskotren Ligako Edinor Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak hirugarren Euskotren Ligako Edinor Bandera eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/05 - 18:04
Andrea Astudillo, zortzi urtez Arraun Lagunak gidatzen
EITB Mediak Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroia elkarrizketatu du. Igandean Euskotren Ligako Coruñako Bandera irabazi zuen taldeak, eta pozik azaldu da Astudillo. Hala ere, gorriz markatuta dauka uztailaren 9ko Zierbenako Bandera, berarentzat oso berezia baita.
2023/07/02 - 14:52
Arraun Lagunakek Coruñako Bandera irabazita ekin dio 2023 denboraldiari
Euskotren Ligari hasiera bikaina eman dio Arraun Lagunakek, Coruñako Bandera irabazita. Lehen txandan nagusituta bereganatu du garaipena Galiziako uretan eta sailkapen nagusiko liderra da. Tolosaldea izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Orio laugarren.