Euskotren Liga
2022/09/11 - 13:58
Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz
Oriotarrek bigarren jardunaldia ere bereganatu dute Arraun Lagunaken aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.
2022/09/10 - 18:42
Chapelak uko egin dio Euskotren Ligari eta Tiran lehiatuko da maila gorenean datorren denboraldian
Chapelak uko egin eta Tiran maila gorenean ariko dela jakin ostean, playoffean Tolosaldeak eta Deustok borrokatuko dute 2023ko Euskotren Ligan egoteko geratzen den txartel bakarrarengatik.
2022/09/06 - 19:07
Arraun Lagunak, Kontxan dena eman eta bere aukeraren bila
Arraun Lagunakek Oriorekiko bi segundoko atzerapenarekin ekingo dio Kontxako Banderaren 2. jardunaldiari. Nahiz eta atzetik izan, ez diote ukorik egin nahi Bandera bereganatzeko aukerei.
2022/08/30 - 18:20
Arraun Lagunakek Kontxa irabazita eman nahi dio amaiera denboraldiari
Ander Alonso eta Xubane Uribarrenarekin egon da EITB Media eta Kontxako Banderarako asmoez jardun dute. Ligako arantza kendu eta iaz irabazitako bandera bereganatu nahi dute berriro.
2022/08/23 - 18:59
Nadeth Agirrek Orioko zalea den Juanito Mirallesen museoa bisitatu du
Gaztetatik hasi zuen bilduma Juanito Mirallesek. Egunkarietan agertzen ziren Orioko traineruei buruzko albisteak jasotzen ekin zion museoari. Nadeth Agirre, Orioko patroiaren bisita jaso du Euskotren Liga irabazi berritan.
2022/08/22 - 18:19
Zarauzko Ikurrina: Orioren distira eta Urdaibairen eta Hondarribiaren arteko lehia ikusgarria
Asteburu zirraragarria izan da Zarauzkoa. Euskotren Liga amaitu da eta Oriok erakustaldia eman du beste behin. Eusko Label Ligan, berriz, bigarren jardunaldian sailkapen nagusian bizitzen ari den lehia uretan gorpuztu zuten Urdaibaik eta Hondarribiak.
2022/08/22 - 17:06
Nadeth Agirrek bereganatu du patroi onenaren EITB Saria
Nadeth Agirrek irabazi du EITBk babesten duen Euskotren Ligako patroi onenaren saria. Oriokoen patroiak 43 puntu eskuratu ditu, eta 9 puntuko aldea atera dizkio Arraun Lagunakeko Andrea Astudillo patroiari (34).
2022/08/21 - 14:55
Nerea Perez, Donostiarra: ''Gaur gure helburuak bete ditugu eta oso pozik gaude''
Nerea Perez, Donostiarrako patroia, pozik agertu da EITB Mediako kameren aurrean. Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldian Orioren atzetik helmugaratu dira, bigarren postuan.
2022/08/21 - 14:54
Oriorentzat Euskotren Ligako garaikurra, Zarauzko Ikurriña eta patroi onenaren saria
Oriok Zarauzko Ikurriña irabazita itxi du Euskotren Liga. Matematikoki bi jardunaldiraen faltan irabazi zuen liga, eta abuztuaren 21ean jaso du txapeldunaren garaikurra. Zarauzko Ikurriña ere jaso du, eta Nadeth Agirrek bereganatu du patroi onenaren saria.
2022/08/21 - 14:50
June Aranbarri: “Gozamena da talde honekin horrelako garaipenak lortzea”
Orioko arraunlariak balio handia eman dio taldearen eta klubaren lanari Euskotren Ligako garaipenaren ospakizunetan. Gainera, horrelako garaipenen atzetik dagoen lana nabarmendu du.
2022/08/21 - 14:17
Orioren azken metroak Zarauzko Ikurrina irabazteko
Oriok Zarauzko Ikurrina irabazteko egin dituen azken metrotako irudiak hartu ditu EITB Mediak. Euskotren Ligako irabazleek amaiera ezinhobea eman diote txapelketari.
2022/08/21 - 13:57
Oriok Zarauzko Ikurrina irabazita itxi du Euskotren Liga
Ligako txapelduna nagusi izan da bigarren jardunaldian eta Zarauzko Ikurrina bereganatu du. Euskotren Ligari amaiera bikaina eman diote oriotarrek, Zarauzko urtan nagusituta. Donostiarrak mailari eutsi dio eta Tolosaldeak jokatuko du jaitsiera playoffa.
2022/08/20 - 20:32
Orioren aurrerapauso handia Zarauzko Ikurrina irabazteko, lehen jardunaldian erakustaldia emanda
Ia 11 segundo atera dizkio bigarren izan den Arraun Lagunaki eta ikurrina bereganatzeko faborito nagusia da. Tolosaldea izan da hirugarren Donostiarraren aurretik.
2022/08/20 - 20:23
Oriok irabazi du Zarauzko lehen estropada
Orioko arraunlariak, Euskotren Ligako txapeldun direnak jada, azkarrenak izan dira asteburu honetan Zarauzko uretan egin den lehen estropadan.
2022/08/20 - 20:22
Nadeth Agirre: ''Bigarren jardunaldian zerotik hasi eta irabazten saiatuko gara''
Orioko patroia den Nadeth Agirrek Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian Arraun Lagunakekiko lortu duten abantailaz hitz egin du, estropadaren analisia egiteaz gain.
2022/08/20 - 17:13
Hondarribia eta Hibaika Euskotren Ligara itzuli dira
ETE Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan Hondarribiak eta Hibaikak matematikoki lortu dute datorren denboraldian maila gorenean egotea. 2023an zortzi talde lehiatuko dira Euskotren Ligan.
2022/08/16 - 18:46
Behin Euskotren Liga irabazita, Orio Zarautz eta Kontxara begira
Oriok Euskotren Liga bereganatu zuen asteburuan txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Dagozkion ospakizunak egin ostean, oriotarrak Zarauzko eta Kontxako estropada garrantzitsuetan dute begia jarrita.
2022/08/14 - 23:09
Oriok zaleekin batera ospatu du Euskotren Ligako garaipena
Orioko neskek beren hirugarren liga poltsikoratu dute asteburu honetan Castroko bandera irabazita. Herritarrek merezitako harrera egin diete.
2022/08/14 - 16:56
Oriok Euskotren Ligako titulua bereganatu du, Castron irabazita
Horiek lehia estua izan dute Arraun Lagunakekin. Oriotarrek 14 ehuneneko abantailarekin irabazi dute Castroko Bandera eta Euskotren Liga bereganatu dute.
2022/08/14 - 15:01
Azken metro zirraragarriak Orioren eta Arraun Lagunaken arteko lehia erabakitzeko
Bideo-finisha behar izan da Castroko Banderako irabazlea erabakitzeko. Oriok lortu du garaipena, azken metroetan Arraun Lagunakekin gogor lehiatu eta gero.