Euskotren Liga
2024/07/13 - 20:09
Arraun Lagunakek erakustaldia emanda bereganatu du Bilboko Bandera
Andrea Astudilloren neskek bosgarren garaipena lortu dute jarraian. Donostiarra izan da bigarrena, eta Hondarribia, berriz, hirugarrena.
2024/07/11 - 17:20
Olatu aparretan da Tolosaldea
Arrauneko Euskotren eta Eusko Label ligak Ibaizabaleko uretan lehiatuko dira asteburuan, larunbatean Bilbon eta igandean Sestaon. Ramon Erostarberen taldea bigarren da sailkapen nagusian.
2024/07/09 - 16:54
Andrea Astudillo, Arraun Lagunak: ''Etxeko bandera da, eta ilusio berezia egiten du''
Andrea Astudillo Arraun Lagunak taldeko patroiak aspalditik zuen arantza kendu du Zierbenako Bandera irabazita. Elkarrizketa honetan gaineratu duenez, bandera guztiak irabaztea da helburua.
2024/07/07 - 16:28
Arraun Lagunakek irabazi du Zierbenako Edinor Bandera
Euskotren Ligako laugarren jardunaldian ez da ezustekorik izan, eta Arraun Lagunak gailendu da Zierbenako uretan, Andrea Astudillo patroiaren etxean, Edinor Bandera eskuratuta.
2024/07/07 - 15:22
2024ko Euskotren Ligako Edinor Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik
Orio hirugarren izan da Euskotren Ligako Edinor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/07 - 15:07
2024ko Euskotren Ligako Edinor Bandera: Tolosaldearen estropada, ontzi barrutik ikusita
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako Edinor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/07 - 14:31
Mar Larrea: ''Gaur motorra atera dugu eta aurrera; gakoa da lehen luzean dena ematea eta abantaila ateratzea''
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Edinor Bandera. Donostiako taldea orain arte jokatutako lau estropadetan nagusitu da. Zierbenan garaipena bereganatuta, Marcia Rosalia Larrea Arraun Lagunakeko arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du estropadari buruz.
2024/07/07 - 14:18
2024ko Euskotren Ligako Edinor Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek garaipena bereganatu du Euskotren Ligako Edinor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/07 - 14:14
Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta Edinor Bandera eskuratu du Zierbenan
Andrea Astudillo patroiaren etxean, Zierbenan, gailendu da Arraun Lagunak, eta Euskotren Ligako lidertzari sendo eusten dio, aurkariak baino maila bat gorago dagoela berretsita.
2024/07/06 - 22:12
Hirutik hiru, Arraun Lagunakentzat
Donostiarrek Fabrika Bandera irabazi dute Donostiako uretan jokatutako estropadan gailenduta. Bigarren Tolosaldea izan da, eta oso lehiakor aritu da.
2024/07/06 - 22:10
Arraun Lagunak nagusi, Fabrika Banderan
Andrea Astudilloren ontziak Euskotren Ligan jokatutako hiru estropadak irabazi ditu eta lider sendoa da sailkapen nagusian. Tolosaldea izan da gaurkoan bigarren, eta Orio hirugarren.
2024/07/06 - 21:29
2024ko Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea bigarren izan da Fabrika Banderan, lan bikaina eginda. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barruan, minikameren irudiei esker.
2024/07/06 - 21:23
2024 Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik
Arraun Lagunak lehen postuan sailkatu da Euskotren Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/06 - 20:58
2024ko Euskotren Ligako Fabrika Banderaren laburpena
Donostian jokatu da Euskotren Ligako Fabrika Bandera. Arraun Lagunakek bereganatu du garaipena, Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/07/06 - 20:41
Andrea Astudillo: ''Aurreko estropadetan bezala, patroientzako estropada bat izan da hemen''
Donostiarrek Fabrika Bandera irabazi dute Donostiako uretan jokatutako estropadan gailenduta. Tolosaldea izan da bigarren, oso lehiakor arituta. "Patroientzako estropada bat izan da hemen", esan du Andrea Astudillok, Arraun Lagunakeko patroiak.
2024/06/30 - 16:20
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Bueuko Bandera nagusitasun osoz
Arraun Lagunakek bitik bi estropada irabazi ditu Euskotren Ligan, baita bi bandera ere; A Coruñakoa eta Bueukoa. Bueun ere, erabateko nagusitasunez gailendu da Donostiako taldea. Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/06/30 - 14:36
Irene Iguain: ''Asteburuko bi estropadak irabaztea izugarria da''
Bi estropada jokatu dira Euskotren liga hasi berrian, eta bi banderekin itzuliko da Donostiara Arraun Lagunak. "Asteburuko bi estropadak irabaztea izugarria da", adierazi du Irene Iguainek, Arraun Lagunakeko aurraunlariak.
2024/06/30 - 14:23
Arraun Lagunakek bigarren garaipena jarraian lortu du Euskotren Ligan, Bueuko Banderan nagusituta
Bitik bi estropada irabazi ditu Donostiako taldeak Euskotren Ligan eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/06/29 - 22:04
Arraun Lagunakek Coruñako Bandera irabazita hasi du Euskotren Liga
Donostiarrak aise gailendu dira lehen txandan. Bigarren eta hirugarren bigarren txandan aritu diren Orio eta Tolosaldea izan dira.
2024/06/29 - 22:02
Arraun Lagunak, oso nagusi Coruñan
Egungo txapelduna aise gailendu da Euskotren Ligako lehen jardunaldian jokatutako Coruñako Banderan. Bigarren Orio izan da 12 segundora, eta hirugarren Tolosaldea, 13 segundora.