Oriok bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, hasieran sufritu badu ere
Oriok bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, lehen jardunaldia nagusitasunez irabazita. San Nikolas ontziak 20 minutu eta bi segundo behar izan ditu lanak bukatzeko, eta 12 segundoko tartea atera die bigarren eta hirugarren tokian sailkatu diren Urdaibairi eta Zierbenari, hurrenez hurren. Horrenbestez, abantaila politarekin abiatuko du igandeko saio erabakigarria.Ā
Estropada gorabeheratsua eta ederra ikusi dugu larunbat honetan Zarauzko uretan. Ohorezko txandan, Zierbena ausardia handiz abiatu da, egurra emateko gogoz, eta berea izan da ekimena lehen hamar minutuetan. Haren atzetik joan dira Donostiarra, Orio eta Urdaibai.Ā
Hirugarren luzeko bigarren zatian, baina, Orio galipoen parean jarri da lehen aldiz, eta, azken maniobraren ostean, hiruzpalau segundoko tartea ireki du Gorka Aranberrik zuzendutako kuadrillak.
Ohi bezala, indarrak ondo neurtu ditu Oriok, eta azken luzean erritmoa areagotu du, aurkariak behin betiko atzean utzita, estropada irabazteko.
Urdaibairen bukaera ere bikaina izan da, atzetik aurrera eginda, bigarren tokian sailkatu baita, 12 segundora. Zierbena, azkenean, hirugarren izan da, Bou Bizkaiarekin batera helmugaratuta.
Donostiarrak, berriz, bosgarren postuan amaitu du, bigarren txandan aritu den Getariak denbora hobea egin baitu. Horrela, bada, Esperantza trainerua ohorezko txandan lehiatuko da igandeko estropadan.Ā
Gaurko emaitzak kontuan hartuta, Oriok eskura dauka Eusko Label Ligako titulua, 27 puntura baitu jada Zierbena. Bestalde, Cabok mirari bat beharko luke ez jaisteko, eta ia ziurtzat eman daiteke Kaikuk jokatuko duela elitean segitzeko play-offa.Ā Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.