Eusko Label Liga
2025/08/28 - 16:57
Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
2025/08/27 - 17:15
Zierbena, garaipenek hauspotuta
Denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen Zierbenak Getarian. Garaipenak indarra eman die eta gogotsu daude bai asteburuan Galizian jokatuko diren estropadetarako, baita Kontxarako ere.
2025/08/24 - 19:23
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 18:57
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Getariaren estropada, traineru barrutik ikusita
Getaria bigarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 18:37
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 17:08
Getariak garesti saldu dio etxeko ikurrina Zierbenari
Zierbenak irabazi du Getariako Ikurrina eta, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du ligan. Getaria izan da bigarrena, eta Orio liderra, berriz, hirugarrena.
2025/08/24 - 16:28
Aitor Lazkano (Zierbena): ''Kontxara paparra aterata joateko balio behar digu garaipen honek''
Zierbenak estropada bikaina eginda irabazi du Getariako Ikurrina, eta, horrela, hirugarren bandera lortu du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroia pozarren agertu da garaipenarekin.
2025/08/23 - 22:32
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:19
Oriok 12. bandera lortu du Ondarroan
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua jaun eta jabe izan da Ondarroan ere, eta esku-eskura du jada Eusko Label Liga.
2025/08/23 - 22:12
Aitzol Elu (Orio): ''Iker Zabalak esaten diguna egiten dugu, eta gero hori uretan ikusten da''
Orio jaun eta jabe da Eusko Label Ligan. Gaurkoan, Ondarroako Bandera bereganatu du, eta Aitzol Elu arraunlari ondarroarra pozarren agertu da etxean lortutako garaipenarekin.
2025/08/23 - 21:53
Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Aurtengo 12. bandera irabazi du Gipuzkoako traineruak, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
2025/08/20 - 16:30
Justo Silveti, getariar arraunzale amorratua
90 urte ditu Justo Silvetik, eta bizi osoa pasa du itsasoan, arrantzan. Arrauna atsegin du, baita pilota eta txirrindularitza ere. Herriko arraunlariei etorkizun oparoa dutela dio.
2025/08/18 - 17:06
Gorka Aranberri, Orio taldeko patroia: ''Kontxakoa bezain berezia da Zarauzko Ikurriña''
Gorka Aranberri Orioko patroia oso pozik agertu da, asteburuan Zarauzko Ikurriña herrira ekarri ostean. Lortutakoarekin nola sentitzen den kontatu du.
2025/08/17 - 19:23
2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia ere Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/17 - 17:07
Nagusitasun handiz irabazi du Oriok Zarauzko Ikurrina
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian ere nagusitu da, inolako aukerarik eman gabe aurkariei eta bigarrenari 10 segundoko aldea aterata.
2025/08/17 - 16:42
Ibon Arruti: ''Bandera hau espeziala da, oso handia''
Orio jaun eta jabe izan da Zarauzko Ikurrinaren bi jardunaldietan, eta nagusitasun osoz lortu du garaipena. Liga irabaztea gero eta gertuago du horrela.
2025/08/17 - 16:07
Sorpresarik gabe Zarautzen: Orio eta Arraun Lagunak garaile
Oriok, gizonezkoetan, eta Donostia Arraun Lagunakek, emakumezkoetan, nagusitasun handiarekin bereganatu dute Zarauzko Ikurrina, eta bideratuta utzi dituzte Eusko Label Liga eta Euskotren Liga, hurrenez hurren.
2025/08/16 - 23:34
2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldia: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Oriok irabazi du 2025eko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/16 - 22:37
Oriok 12 segundoko aldea lortu du lehen jardunaldian
Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, oriotarrei kosta egin zaie martxan jartzea, baina, Zierbenaren kalea aprobetxatuta, egoerari buelta eman diote estropada irabazi eta abantaila lortzeko.
2025/08/16 - 22:10
Aranberri: ''Biharkoa bukatu arte, hemen ez dago zer ospatu''
Orioko traineruko patroiak ondo daki Zarautzen bi egunetan lehiatu behar dela, iaz Urdaibairekin bigarrenean galdu baitzuen ikurrina. Zarauzkoa estropada berezia dela esan du, eta bigarren jardunaldian ere dena eman beharko dutela.