Txirrindularitza
2025/07/29 - 17:57
2025eko Donostiako Klasikoa aurkeztu dute; Remco Evenepoel behin-behineko zerrendan da
Lasterketako 44. ekitaldia larunbatean jokatuko dute, eta, ohi bezala, EITBn izango da ikusgai, zuzenean; 14:30etik aurrera, eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
2025/07/29 - 01:36
2025eko Getxoko Zirkuituaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketako 80. ekitaldia igandean jokatuko dute, abuztuaren 3an, eta 172,2 kilometroko ibilbidea izango du; Bilbon hasiko da, Guggenheim Museoan, eta Getxon amaitu, Arkotxako Hesian. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik aurrera.
2025/07/29 - 00:56
2025eko Donostiako Klasikoaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketa abuztuaren 2an jokatuko dute, larunbatez. 14:30etik aurrera, zaleek probaren 44. ekitaldiaz gozatu ahalko dute, eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/28 - 22:23
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
2025/07/28 - 10:16
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
2025/07/27 - 22:58
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.
2025/07/27 - 22:24
Van Aert apart aritu da azken etapa irabazteko, eta Pogacarrek bere laugarren Tourra lortu du
Van Aertek gurpiletik atera du Pogacar, esloveniarra zain eta muin saiatu da, baina ezin izan du belgikarraren indarra berdindu eta Van Aert bakarrik gailendu da Parisen.
2025/07/27 - 21:55
Wout van Aertek erakustaldia emanda irabazi du Tourraren azken etapa
Wout van Aert belgikarrak garaipen historikoa lortu du Parisen amaitutako Frantziako Tourraren azken etapan. Tadej Pogacarrek, aldiz, laugarrenez irabazi du sailkapen nagusia.
2025/07/27 - 20:58
Haimar Etxeberriak bere lehen garaipena lortu du profesionaletan, Gaztela Leongo klasikoa irabazita
Kern Pharma taldeko gipuzkoarra Jesus Herrada (Cofidis) beteranoari gailendu zaio azken igoeran.
2025/07/27 - 20:36
Pogacarrek bere laugarren Frantziako Tourra ospatu du azken etaparen hasieran
Tadej Pogacar esloveniarrak bere laugarren Frantziako Tourra bereganatu du, gainerako taldekide eta aurkariekin batera ospatuz. Azken etapako lehen kilometroetan, hainbat txirrindulari batu dira argazkiak ateratzeko.
2025/07/26 - 22:28
Vos herbeheretarrak irabazi du Tourreko lehen etapa, eta bere 258. garaipena lortu du
2025eko emakumeen Tourreko lehen lehian, garaipena lortu du esprintean, 1:52:53ko denborarekin.
2025/07/26 - 19:10
Groves australiarrak bere lehen garaipena lortu du Tourrean, Pariseko azken etaparen atarian
Alpecin taldeak lortu duen hirugarren garaipena izan da, Philipsenek lehen etapan eta Van der Poelek bigarrenean lortutakoen ostean.
2025/07/26 - 18:58
2025eko Frantziako Tourreko 20. etapako azken kilometroa
Kaden Groves (Alpecin-deceuninck) izan da azkarrena Frantziako Tourreko 20. etapan. Australiarrak, azken 16 kilometroak bakarrik egin ditu eta bere lehen garaipena lortu du Tourrean.
2025/07/26 - 18:13
Errepide bustiak Romeoren eta Gregoireren erorikoa eragin du
Frantziako Tourraren 20. etapan, azken 22 kilometroetan, Ivan Romeok (Movistar) eta Romain Gregoirek (Groupama) eroriko gogorra izan dute. Txirrindulari espainiarra izan da txarren atera dena, gogor jo baita espaloiaren kontra.
2025/07/26 - 13:17
2025eko Tourraren 20. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Nantua-Pontarlier (184,2 kilometro)
Etapa honetako profil menditsuak aukera emango die txirrindulari indartsuenei ihes egiteko, eta Portarlierren bakarka edo talde txiki batean balentria egiteko.
2025/07/26 - 12:49
2025eko Tourraren 21. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Mantes-la-Ville-Eliseoko Zelaiak (132,3 km)
Tourra Eliseoko Zelaietan aurrenekoz amaitu zenetik 50 urte bete direnean, lasterketa, berriro ere, Parisen amaituko da, 2024an ez bezala. Txirrindulariek, azken zatian, hiru aldiz igoko dute Cote de la Butte Montmartre laugarren mailako mendatea.
2025/07/25 - 22:38
Ion Izagirre: ''Larunbateko etapa oso garrantzitsua da gure taldearentzat''
Ormaiztegiarraren iritziz, Tourreko larunbateko etapan, alegia, 112. ekitaldiko hogeigarrenean, aukera dago ihesaldia helmugaraino iristeko; hori dela eta, euskal txirrindularia eta Cofidiseko gainerako ziklistak lasterketa buruko multzoan artzen ahaleginduko dira.
2025/07/25 - 20:05
Thymen Arensman bigarrenez gailendu da 2025eko Frantziako Tourrean, La Plagnen
INEOSeko txirrindulari herbeheretarrak Superbagneresen ere lortu zuen garaipena. La Plagnen, bakarka egin du igoera, Pogacarren eta Vingegaarden multzoa atzean utzita, eta ahalegin bikaina eginda, aldeari eutsi dio. Vingegaard eta Pogacar bigarren eta hirugarren postuetan helmugaratu dira.
2025/07/25 - 20:00
Alpeetako azken etapako amaiera estua
Thymen Arensman herbeheretarrak ezustekoa eman du 2025eko Tourreko azken etapa alpinoan, La Plagneko mendatean Jonas Vingegaard danimarkarrari eta Tadej Pogacar esloveniarrari bi segundoko aldea aterata.
2025/07/25 - 16:47
Igor Arrieta nagusi Ordiziako Klasikoan
Ordiziako Klasikoaren 102. edizioak euskal garaipena utzi digu. Igor Arrieta nagusitu da Ordiziako helmugan. Profesionaletan lortzen duen lehen garaipena da Uharte Arakilekoarentzat.