Itzulia
2022/01/19 - 15:30
2022ko Euskal Herriko Itzuliak baditu irteera eta helmuga puntuak
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta Arrate gaineko aldapetan amaituko da bost egun geroago.
2022/01/12 - 14:37
Roglicek Itzulia sartu du Tourrerako bere bidean
Apirilaren 4a eta 9a bitartean, Itzulian egongo da berriro Primoz Roglic, eta iaz irabazitako titulua defendatuko du.
2021/04/12 - 15:23
Aparteko emaitza lortu du Itzuliaren emanaldiak: 2013tik ediziorik ikusiena izan da
Larunbateko etapa lider izan zen bere ordu-tartean: % 12,7ko audientzia-zatia lortu zuen, % 20,2koa euskaldunen artean, eta 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. % 8,8ko sharea izan du Itzuliak.
2021/04/11 - 01:38
Itzulia 2021eko behin betiko sailkapenak
Roglicek irabazi du Itzulia eta Gauduk Arrateko etapa. Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak 52" atera dizkio Vingegaard taldekideari sailkapen nagusian, eta 1:07 Pogacarri.
2021/04/10 - 23:28
Ikusi seigarren etapako azken sei kilometroak!
Etapa ikusgarria izan da Itzuliari amaiera eman diona. Gauduk irabazi du etapa eta Roglicek, gaurko bigarrenak, Itzulia eraman du.
2021/04/10 - 23:05
Roglicen erakustaldia, UAEkoen deskuidua eta Gauduren garaipena azken etapan
Primoz Roglicek irabazi du 2021eko Itzulia UAEko Brandon McNaltyk eta Tadej Pocarrek izan duten deskuidua baliatuta. Azken etapa David Gaudu (Groupama) frantziarrak irabazi du.
2021/04/10 - 22:54
Mikel Landa: ''Pelloren postua defendatzen saiatu gara''
Mikel Landa murgiarrak (Bahrain) bederatzigarren tokian amaitu du sailkapen nagusian. Bere taldekidea den Pello Bilbao seigarren tokian amaitu du.
2021/04/10 - 22:37
Pogacar: ''Hirugarren postua borrokatu dut, eta oso harro nago emaitza horrekin''
Tadej Pogacarrek hirugarren tokian amaitu du 2021eko Itzulia Roglic eta Vinegaard Jumboko txirrindularien atzetik.
2021/04/10 - 22:24
Roglic: ''Oso lasterketa berezia da, eta oso-oso pozik nago''
Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrak irabazi du 2021eko Itzulia, Vingegaard taldekidearen eta Pogacar herrikidearen aurretik.
2021/04/10 - 20:07
Roglicek irabazi du Itzulia eta Gauduk Arrateko etapa
Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak 52" atera dizkio Vingegaard taldekideari sailkapen nagusian, eta 1:07 Pogacarri. Pello Bilbaok seigarren amaitu du eta eta Landak bederatzigarren.
2021/04/10 - 19:23
McNulty atzean geratu da Krabelin mendateko igoeran
Tadej Pogacarrek aurrera egin du bere taldekidea atzean utzita. Ikusi mendate aldapatsu honen igoera!
2021/04/10 - 18:51
Ikusi Elosua-Gorlako jaitsiera ikusgarria!
Alex Aranburuk sekulako erasoa egin du Elosua-Gorla mendateko jaitsieran, Bergarara iritsi aurretik. Ikusi bideoa!
2021/04/10 - 18:13
Ikusi Azurkin gora egon diren erasoak!
Seigarren etapako hirugarren mendatea izan da Azurkikoa, %16ko pendiente maximoarekin. Eraso festa egon da tropel buruan. Ikusi bideoa!
2021/04/10 - 16:52
Pogacar eta Aranburu, azken etapan dena emateko prest
Tadej Pogacarrek maillot horia defendatu nahi du eta horretarako, erasoei aurre egiteko prest dago. Alex Aranburuk taldekideei lagunduko diela esan du.
2021/04/10 - 16:40
Asteasuko zikloturista batzuek azken etapako ibilbidea egin dute
Txirrindularitza oso gertutik bizi duen Asteasuko Xaleteam taldeko kideek Ondarroa eta Arrate arteko ibilbidea egin dute, Itzuliko azken etaparen gogortasuna probatzeko.
2021/04/10 - 12:30
Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa, gaur, zuzenean, EITBn
Lasterketaren azken etapa zuzenean izango dugu ikusgai gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Radio Euskadin eta Euskadi Irratian ere jarraitu ahal izango da.
2021/04/09 - 22:39
Honore, Roglic, McNulty eta Pogacarren adierazpenak
Itzuliko bosgarren etaparen ostean, Mikkel Honore etapako irabazleak, Pimoz Roglic eta Tadej Pogacar lasterketa irabazteko faboritoek, eta Brandon McNulty liderrak EITB Mediarekin hitz egin dute.
2021/04/09 - 22:33
Honorek amaiera ezin hobea eman dio Deceuninck-Quick Stepen lan bikainari
Itzuliko bosgarren etapa irabazi du Mikkel Frolych Honorek, taldekide duen Josef Cernyrekin batera helmugara ihes eginda iritsita. Deceuninck-Quick Step taldeak erakustaldia eman du.
2021/04/09 - 19:41
Deceunincken erakustaldia Ondarroan
Honore eta Cerny, ihesaldian izan diren Deceuninck taldeko bi lagunak, lehengo eta bigarren sartu dira Ondarroako helmugan amaiera ikusgarria egin eta gero.
2021/04/09 - 19:24
Honorek irabazi du etapa taldekide duen Cernyrekin batera helmugaratuta
Mikkel Frolych Honore izan da Itzuliko bosgarren etapako irabazlea Deceuninck-Quick Stepeko Josef Cerny taldekidearekin batera ihes eginda iritsi ostean. McNultyk jarraitzen du lidergoan.