ITZULIA - 6. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa

Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
GRAFCAV1945. BERGARA (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 11/04/2026.- El ciclista del Decathlon CMA CGM Teamy, Paul Seixas (c), se proclama vencedor de la Itzulia Basque Country 2026, que este sábado ha llegado a su fin con la celebración en Gipuzkoa de la sexta y última etapa con salida en Antzuola y llegada en Bergara y un recorrido de 135,4 kilómetros que acumula casi 3.000 metros de desnivel. EFE/ Juan Herrero

Paul Seixas, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen, podiumean.

Paul Seixas (Decathlon) 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasun handiz irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta, eta hiru garaipen eskuratuta. 

Podimuean, Florian Lipowitz (Red Bull-Bora) alemaniarra eta Tobias Halland Johannessen (Uno-X Mobility) norvegiarra izan ditu ondoan. Ion Izagirre (Cofidis) gipuzkoarrak, berriz, laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.

Bergaran hasi eta bukatu den azken etapa Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak irabazi du, ezustean. Asentzion gora jo du eraso erabakigarria, eta bakarka helmugaratu da. Handia egin du, bigarren aldia baita World Tourreko lasterketa batean garaipena lortzen duela.

BERGARA (GIPUZKOA), 11/04/2026.- El ciclista estadounidense Andrew August (Ineos), entra ganador en meta de la sexta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia, este sábado en Bergara (Gipuzkoa). EFE/ Juan Herrero
18:00 - 20:00

Negu giroan lehiatu da Itzuliko azken etapa, hotzak eta euriak hartu baitiote lekukoa gaur azken egunotako eguzki gozoari. Edonola ere, txirrindulariek dena eman dute, eta azken etapa ere zirraragarria izan da.

Eguneko ihesaldian hiru txirrindulari handi izan dira: Marc Soler (UAE), Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) eta Ben Healy (EF Education). Hainbat kilometrotan Peter Oxenberg (Ineos) eta Juanpe Lopez (Movistar) batu zaizkie, azkenerako pott egin badute ere.

Atzerago, iheslariak harrapatu nahian, 20 bat txirrindularik osatutako multzoa joan da. Tartean izan dira Tobias Halland Johannessen (Uno-X Mobility), Markel Beloki (EF Education) eta Igor Arrieta (UAE).

Paul Seixas liderraren taldeak, berriz, bidea egiten utzi die, eta tropel nagusiak lau minutuko galera pilatu du.

Alabaina, Elosuan gora, helmugarako 58 kilometroren faltan, zalaparta piztu da faboritoen taldean, podiumerako lehian. Lehenengo, Javier Romok egin du ihes tropeletik, eta laster izan dira eraso gehiago. Florian Lipowitzek (Red Bull-Bora) bizpahiru aldiz jo du aurrera, baina Seixasek erraz erantzun dio, baita Ion Izagirrek (Cofidis) ere. Primoz Roglic (Red Bull-Bora), berriz, atzean gelditu da.

Horrela, Seixas, Lipowitz, Izagirre, Kevin Vauquelin, Javier Romo eta Clement Champoussin gelditu dira faborito nagusien taldetxoan. Halako batean, baina, liderrak erritmo aldaketa izugarria egin du, eta bere aukari guztiak atzean utzi ditu, helmugatik 56 kilometrora. Ez zuen horretarako beharrizanik, baina nahieran dabilela erakutsi du erasoa urrunetik jota. 

18:00 - 20:00

Bakarkako lan handia egin du txirrindulari gazteak, indarra eta kemena erakutsita. Hala ere, ezinezkoa izan zaio Tobias Halland Johannessen taldetxoari tartea jatea, eta erdibidean gelditu da.

Bigarren multzo handi horretan Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak gogotik aritu dira, eta Seixasekiko aldea mantentzeaz gain, ihesaldia ezerezean uztea ere lortu dute, helmugarako 23 kilometroren faltan. Lehendabizi, Marc Solerrek altxa du hanka, eta ondoren harrapatu dituzte Mattias Skjelmose eta Ben Healy.

Asentziorako igoera hasi eta berehala jo du erasoa Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak. Raul Garcia Piernak (Movistar) erantzun dio, eta biak joan dira aurrera. Mendatea bukatu orduko, baina, txirrindulari espainiarra atzean geratu da, eta Augustek Bergararako bidea hartu du ziztu bizian. 

Atzetik, Garcia Pierna, eta pixka bat atzerago, Tobias Halland Johannessen, Simone Velasco, Emiel Verstrynge eta Filippo Fiorelli txirrindulariek osatutako taldetxoa.

Edonola ere, ez da ezusteko gehiagorako tarterik izan, eta Andrew Augustek bere ibilbide profesionaleko garaipenik handiena lortu du: Itzuliko azken etapa Bergaran. Raul Garcia Pierna izan da bigarren, eta Frank Van den Broek, berriz, hirugarren. 

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X