2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)
Apirilaren 6an, larunbatez, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa jokatuko dute, eta zaleek gorriz azpimarratuta dute egun hori, aurreikuspena baita jardunaldi erabakigarria eta ikusgarria izatea. Etapa Eibarren hasi eta amaituko da, 137,8 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak dira. Hori gutxi balitz bezala, 2. mailako Gorla eta 3. mailako Elkorrieta, Trabakua eta Urkaregi ere gainditu beharko dituzte ziklistek. Laburbilduz, Itzuliko indartsuenentzako eguna izango da, onenek erakutsi beharko dute zer egiteko gai diren.
Lasterketako antolatzaileek, 63. Itzuliaren azken etapa hau aztergai, diote "exijentzia handikoa" izango dela, "hasieratik", eta nabarmenduta dute ezinbestekoa izango dela talde ona izatea, errepidean jazotzen dena kontrolatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, etapa nagusia da; ohi bezala, baliteke Eibarren berrestea aurreko egunetan ikusitakoa, eta, halaber, gerta liteke lehenengo bost etapetan gertaturikoari erabateko buelta ematea.
13,5. kilometroan igaroko da tropela eguneko lehen mendateko pankartapetik; 3. mailako Elkorrieta da hori. Batez beste, %Ā 6,7 malda du, bai eta igoerako 2,6 kilometro ere. Jarraian dator 1. mailako Azurki mendatea; horrek 5,1 kilometro ditu, %Ā 7,4an, eta 24,9. kilometroan amaituko da. Azurki jaitsita, lasterketa Azkoitian izango da, eta bertan hasiko dira 2. mailako Gorla igotzen. Gorla luzea da; izan ere, 9,6 kilometroko igoera da. Batez beste, %Ā 5,7ko malda du. Ziklistek etapako 45. kilometroan topatuko dute mendateko pankarta, eta Itzulia, handik gutxira, Bergaran eta Soraluzen izango da.
Parte-hartzaileek Krabelin igoko dute gero. 1. mailako mendate horrek bost kilometro ditu, eta, batez beste, %Ā 9,6ko malda gogorra. Etapako 70,2. kilometroan du pankarta, eta lasterketak Markina-Xemeinerako bidea hartuko du orduan. Bizkaiko udalerri horretan jokatuko dute jardunaldiko lehenengo esprint berezia; adi izan beharko gara, gertatu ahal baita, sailkapen nagusiaren egoera kontuan izanik, denbora sariak guztiz erabakigarriak izatea.
Trabakua igoko dute ondoren; hori 3,3 kilometroko mendatea da, eta %Ā 7,1eko batezbesteko malda du. Eibarren, 104,5. kilometroan, etapako bigarren esprint berezia izango da. Handik oso gutxira, Izua igoko dute, alegia, 2024ko Itzulian izango den azken mendate gogorra. 4,1 kilometroko ahalegina da, batez beste %Ā 9,2ko malda duena. Guztiz erabakigarria izan liteke Izua; alde batetik, gogortasun handia duelako; beste aldetik, txirrindulariek nekea nabaritu ahalko luketelako.
Helmugarako hamabi kilometro geldituko direnean, Urkaregi dator. Bost kilometroko igoera da, %Ā 4,8an. Probako azken mendate puntuagarria da, baina etapako azken hiru kilometroak, gainera, gorantz doaz.
Lortuko al du Eibarreko podiumera igotzea Jonas Vingegaardek iaz jantzi zuen maillot horia soinean duela? Danimarkarra izango al da, bigarren urtez jarraian, lasterketako azken maillot horia? Euskal txirrindulariren batek erdietsiko du etxeko lasterketa irabaztea? Eibarren zalantza guztiak argituko dituzte, 2024ko Euskal Herriko Itzulia amaituta.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (apirilak, 6).
Ibilbidea: Eibar-Eibar.
Distantzia: 137,8 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 3.933 metro.
Hasiera ordua: 13:47an, irteera neutralizatua; 14:04an, benetako irteera.
Amaiera ordua: 17:40an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:20an (42 km/h).
6. ETAPAKO MENDATEAKĀ
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
6. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Joao Almeida, jaun eta jabe Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Eibarren lehiatu den azken etapan ere bera gailendu da. Podimumean Enric Mas eta Maximilian Schachmann izan ditu alboan.
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''
Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.
Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea
Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
Joao Almeida eta Enric Mas txirrindularien arteko lehia estua, etapako azken 3 kilometroetan
Bi txirrindulariak lasterketa buruan joan dira eta etapa garaipena bien arteko lehiatik atera da. Portugaldarrak ziurtatuta izan du zuen sailkapen nagusia irabaztea.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)
Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 6. etapako ibilbideaz: Krabelin, urruti, baina ondorioak utziko ditu
Eibarko Untzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 6. eta azken etapa. 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta guztira zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.