ITZULIA - 5. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe

Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrundularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.

GRAFCAV1917. EIBAR (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 10/04/2026.- El ciclista del Decathlon CMA CGM Teamy líder de la prueba, Paul Seixas (i), se proclama vencedor de la quinta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia que se ha disputado este viernes en Eibar (Gipuzkoa). EFE/ Juan Herrero

Paul Seixas, Eibarko helmugan.

Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko liderrak irabazi du Eibarren abiatu eta amaitu den etapa nagusia, eta, horrela, hirugarren garaipena eskuratu du edizio honetan, indartsuena eta asegaitza dela erakutsita. 

Florian Lipowitz (Red Bull-Bora) eta Javier Romo (Movistar) izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren, eta minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic (Red Bull-Bora) eta Ion Izagirre (Cofidis).

GRAFCAV1921. EIBAR (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 10/04/2026.- El ciclista del Decathlon CMA CGM Teamy líder de la prueba, Paul Seixas (d), vence al sprint a Florian Lipowitz (i), y se proclama vencedor de la quinta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia que se ha disputado este viernes en Eibar (Gipuzkoa). EFE/ Juan Herrero
18:00 - 20:00

Eguraldiak lagunduta, eta etapa nagusia izanik, hamaika erasoaldi izan dira, hasiera-hasieratik. Horrela, hainbat txirrindulari ibili dira, une ezberdinetan, lasterketa buruan: Steven Kruijswijk (Visma), Baptiste Veistroffer (Lotto), Kevin Vauquelin (Ineos), Marc Soler (UAE) eta Ben Healy (EF Education), adibidez. 

30 bat txirrindularik osatutako talde bat ere joan da aurretik, faboritoak eta tropela atzean utzita. Ahalegin guztiak, baina, alperrik izan dira.

Helmugatik 30 kilometrora hasi da lasterketa erabakitzen, Paul Seixas liderrak Izuan gora erritmoa gogortzea erabaki duenean, hain justu ere. Florian Lipowitzek (Bora), Primoz Roglicek (Bora) eta Ion Izagirrek (Cofidis) soilik eutsi diote haren gurpilari.

Eguneko mendaterik gogorrenaren gaina ihes eginda igaro dute Seixasek eta Lipowitzek. Javier Romok (Movistar), atzetik aurrera bikain abiatuta, harrapatu egin ditu, baina lanik zailena egin ostean, ezustean, Lipowitzen gurpila ukitu du, eta lurrera joan da. Minik hartu ez badu ere, hortxe galdu ditu etapa lehiatzeko aukera guztiak.

Seixas eta Lipowitz ziztu bizian joan dira Eibarrera bidean, nor baino nor gehiago iritsi dira azken kilometrora, eta Frantziako txirrindularia nagusitu da esprintean. Hirugarren etapa bereganatu, eta Itzulia ia erabakita utzi du Seixasek, azken etaparen faltan, indartsuena bera dela erakutsita.

Gaurkoan, Javier Romo izan da hirugarrena (+1:03), eta ondoren helmugaratu da Roglicen eta Izagirreren taldetxoa (+1:11).

Sailkapen nagusiari dagokionez, Seixasen atzetik dira Lipowitz (+2:30) eta Roglic (3:40). Ion Izagirre laugarren postuan dago, baina 10 segundora dauka txirrindulari esloveniarra, eta podiumera igotzeko ahalegina egingo du Itzuliko azken etapan.

GRAFCAV1920. EIBAR (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 10/04/2026.- El ciclista del Decathlon CMA CGM Teamy líder de la prueba, Paul Seixas (d), se proclama vencedor de la quinta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia que se ha disputado este viernes en Eibar (Gipuzkoa). EFE/ Juan Herrero
18:00 - 20:00

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X