Mikel Landak Itzulia utzi du
Mikel Landa, artxiboko argazkia. EFE
Mikel Landa arabarra (Soudal Quick Step) ez da gaur Basaurin hasi eta amaituko den Itzuliko hirugarren etapan aterako. Atzo, asteartea, Aralarko San Migelen, jaitsieran, helmugatik 9,5 kilometrora, izan zuen erorikoaren ondorioz hartu du erabakia.
Hausturarik ez duen arren, Murgiako txirrindulariari atzo egin zizkioten proba erradiologikoen emaitzak ikusita, taldeak jakinarazi du proba uztea dela erabakirik onena.
"Itzuliko bigarren etapan izandako istripuaren ostean, Mikel Landa ospitalera eraman zuten nola zegoen aztertzeko", azaldu du Soudal taldeak ohar batean.
Jarraian zehaztu duenez, "egindako probek hausturarik ez zegoela erakutsi zuten, eta Mikelek ongi hartu zuen atseden". Hala eta guztiz ere, "guztiz osatzeko asmoz, onena lasterketa uztea" dela erabaki dutela gaineratu du.
Istripua izan arren, Landa helmugara iristeko gai izan zen, 67. postuan, Paul Seixas irabazlearen eta liderra 13 minutura zuela.
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 3. etapa: Basauri-Basauri (152,8 km)
Ikusi zuzenean Basaurin hasi eta Basaurin bertan amaituko den 2026ko Itzuliaren hirugarren etaparen emanaldia. 15:00etatik hasi eta 18:15era arte iraungo duen saioan, lasterketako hirugarren jardunaldiak emango dituen nondik norako guztien berri izango duzu.
Ordekan, tropelean; igoeran, guztiz sakabanatuta: zergatik egiten dute hori txirrindulariek?
Xabier Usabiagak azaldu digunez, gakoa da batean eta bestean dauden erresistentzia motak. Bideo honen bidez, jakingo dugu zenbat watt landu behar dituzten txirrindulariek, ordekan eta igoeretan, kontuan izanik nola dabiltzan kokatuta.
Itzuliko mediku-auto batek eragin zuen Mikel Landaren erorikoa
Hasieran, probako epaileek gidaria zigortu zuten; ondoren, berriz, kanporatu. Txirrindulari arabarrak etapa amaitu ahal izan zuen.
Matxin, hirugarren etaparen diseinatzailea: “Euskal Herriko errepideak dira, estuak"
"Lasterketa amaituko den kalean jaio nintzen, Baskoniaren futbol-zelaia zegoen tokian dago, aldapa gogorra da, baina ez erabakigarria, txirrindulari garrantzitsu batek irabaziko du", azaldu du UAE taldearen kirol arduradun basauritarrak.
Markel Beloki: “Bagenekien etapa oso gogorra izango zela; nahiko pozik nago, nire erritmoa jarri dut igoeran”
EF Education taldeko euskal txirrindulari gaztea ondo aritu da Itzuliko bigarren etapan; hori bukatuta, EITBk elkarrizketatu egin du, eta nabarmendu du pozik dagoela izandako sentsazioekin.
Ion Izagirre: “Saiatuko gara sailkapenean ahalik eta ondoen ibiltzen”
Cofidis taldeko ormaiztegiarrak, halaber, nabarmendu du etapa garaipenen bat eskuratzea ere helburu bat dela, berak lortuta zein Alex Aranbururen bidez. Izagirre, Itzulian, zazpigarren postuan da, bi etapa jokatuta.
Mikel Landak erorikoa izan du Aralarko San Migeleko jaitsieran, baina helmugara iritsi da
Soudalen taldeburua 67. postuan helmugaratu da, irabazlea 13:11 minutura zuela. Orain, azterketa medikoen emaitzen zain dago, eta ikusteko dago asteazken honetan Basauriko etaparako ondo ibiliko den.
Paul Seixas gailendu da Mendukilloko kobazuloetan, Itzulian, eta 01:25eko abantaila lortu du Skjelmoseren, Roglicen eta Izagirreren taldearekiko
Isaac del Torok 01:43 galdu du, eta Juan Ayusok, 02:29. Hala, Decathlon taldeko frantziar ziklista gazteak sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu du; Roglic 01:59ra dabil, eta Lipowitz 02:08ra.
Paul Seixas izar gazteak beste erakustaldi bat eman du, bigarren etapan garaipena lortu eta lidergoa sendotuta
Tropelak, Paul Seixas (Decathlon) liderraren taldeak gidatuta, sei txirrindularik osatutako eguneko ihesaldia kontrolpean izan du. Liderrak berak jo du erasoa Aralarko San Migel mendatean, eta ihes egindako txirrindulariak atzean utzi ditu, helmugatik 25 kilometrora.