6. etapa: apirilak 10: Ondarroa-Arrate, 112 km
Euskal Herriko Itzuliko 6. eta azken etapak Arrateko Santutegian izango du helmuga urtero legez, 1. milako Usartzako gaina gainditu eta gero.
Ondarroak hartuko du Itzuliko azken irteera, eguerdiko 14:42 inguruan hasiko da euskal zaleentzako txirrindularitzako egun handi hau.
Guztira sei mendate daude etapan, aurreneko biak lehenengo 25 kilometroetan daude Arribinieta, Elkorrieta eta Azurki (3. mailakoak); ondoren Krabelin (1. Mailakoa) eta Trabakua (3. Mailakoa) igo beharko dituzte azken igoerari aurre egin baino lehen: Arrateko igoera.
Etapak 112 kilometro besterik ez ditu eta Usartzako gaina helmugatik 2 kilometrora besterik ez dago. Helmugan diferentziak ez dira oso handiak izaten normalean, baina ikuskizuna beti dago ziurtatuta.
Egunek mendateak
4,8. km, Arribinieta (3. Mailakoa)
12,1. km, Elkorrieta (3. Mailakoa)
23,5. km, Azurki (3. Mailakoa)
68,3. km, Krabelin (1. Mailakoa)
90. km, Trabakua (3. Mailakoa)
Km 109,5. km Usartza (1. Mailakoa)
Km 112. km, helmuga: Arrate
ETAPAK
1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)
2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km
4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Seixasen eta Lipowitzen arteko lehia azken kilometroan
Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko liderrak irabazi du Eibarren abiatu eta amaitu den etapa nagusia, eta, horrela, hirugarren garaipena lortu du edizio honetan. Florian Lipowitz (Red Bull-Bora) eta Javier Romo (Movistar) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
Auto batek Markel Beloki jo du!
Itzuliko 5. etapa lehiatzen ari zenean, helmugarako 45 kilometroren faltan, Lidl-Trek taldeko auto batek kolpe bat eman dio Markel Beloki euskal txirrindulariari. Susto galanta hartu du, baina, zorionez, ez da ezer larririk gertatu.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.