Bigarren etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Landak erorikoa izan du Aralarko San Migeleko jaitsieran, baina helmugara iritsi da

Soudaleko taldeburua 67. postuan helmugaratu da irabazlearengandik 13:11 minutura, eta azterketa medikoen zain geratu da asteazken honetan Basaurin irteera hartzea galaraziko lioketen lesioak baztertzeko.

Mikel-Landa-caida-Itzulia-segunda-etapa

Mikel Landa, lasterketako medikuarekin, erorikoaren ondoren. Irudia: EITB

Mikel Landa (Soudal) arabarrak erorikoa izan du Itzuliaren bigarren etapan, baina helmugara iritsi da, zauriak izan dituen arren.

Landa  Aralarko San Migeleko jaitsieran erori da, helmugatik 9,5 kilometrora, eta minutu batzuk eman ditu errepide bazterrean etzanda. Lasterketako medikuak artatu behar izan du.

Soudaleko taldeburua 67. postuan helmugaratu da irabazlearengandik 13:11 minutura eta azterketa medikoen zain geratu da asteazken honetan Basaurin irteera hartzea galaraziko lioketen lesioak baztertzeko.

Mikel-Landa-caida-meta-Itzulia-segunda-etapa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X