Itzulia Women 2024ko bigarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Basauri-Basauri (104 km)
Basaurin abiatuko da Itzulia Women 2024ko bigarren etapa, maiatzaren 11n, larunbata. Amaiera ere Basaurin bertan izango da. Txirrindulariek 10:45ean ekingo diote lanari, eta irabazlea 13:21 eta 13:39 artean heltzea espero da. Orduan jakingo dugu, batetik, nork irabaziko duen Itzulia Womeneko hirugarren edizioaren bigarren etapa; eta bestetik, zein irtengo den maillot horia jantzita biharamunean, lasterketako etaparik erabakigarrienean.
Itzuliaren antolakuntzaren iritziz, Basauriko etapak aldeak eragin ditzake sailkapen orokorrean. Hortaz, ezinbestekoa izango da txirrindularientzat lasterketaren azken hamar kilometroetan ondo jarrita egotea, baita erritmo-aldaketei ondo erantzuten jakitea ere: "Edizio honetako etaparik urduriena izango da", Itzuliaren esanetan. Ibilbidearen etengabeko igoerak eta jaitsierak erabakigarriak izango dira irabazlea nor izango den erabakitzeko.
104 kilometroetan, Itzuliko parte hartzaileek hiru mendate puntuagarri igoko dituzte, hirugarren mailako bi eta bigarren mailako bat, hain zuzen ere: Sarasola Gaina, Aretxabalgane Gaina eta Urruztigaina (helmugatik 40 kilometrora).
Basauritik irten eta 17,4 kilometrotara, Sarasola Gainara iritsiko dira: 2,9 kilometroko igoera da, batez beste %3,5eko aldapekin. Jaitsieran, Lemoara bideratuko ditu etapak, Aretxabalgane Gainako igoerara arte, %5,7ko maldekin. Gamiz atzean utzita, Urruztigaina igoko dute Itzulian, 2. mailakoa; 1,6 kilometro baino ez diren arren, oso zorrotzak (%12,6ko gorabeherak ditu).
Etapako azken tramoan, eguneko bi esprint bereziak jokatuko dituzte, Galdakaon eta Basaurik, helmugatik 23 eta 14 kilometrora. Eguneko lana amaituta, Itzulia Womeneko Donostiako azken etapara begira jartzeko unea izango da.
Etapa zuzenean ikusteko aukera izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi 1. etapako profila | Ikusi 3. etapako profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
ETAPAREN AZKEN KILOMETROAK
------------------------------------------------------
ETAPAREN MAPA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (maiatzak 11)
Ibilbidea: Basauri - Basauri
Distantzia: 104 km
Hasiera-ordua: 10:45
Amaiera-ordua: 13:39 (36 km/h) | 13:30 (38 km/h) | 13:21 (40 km/h)
Goranzko desnibel metatua: 1.575 metro
Mendiko saria: Sarasola (3. mailakoa), 17,4. kilometroan; Aretxabaletagane (3. mailakoa), 44,8. kilometroan; Urrutzigaina (2. mailakoa), 64,5. kilometroan.
------------------------------------------------------
2. ETAPAKO MENDATEAK
SARASOLA GAINA (3. MAILAKOA)
------------------------------------------------------
ARETXABALGANE GAINA (3. MAILA)
------------------------------------------------------
URRUZTIGAINA (2. MAILA)
2024KO ITZULIA WOMENEKO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 10): Gasteiz – Elgoibar (140 km)
2. etapa (maiatzak 11): Basauri – Basauri (133,2 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Itzulia Womeneko bigarren etapa ere Bredewoldek irabazi du
Mischa Bredewold (SD Worx) herbeheretarrak Itzulia Womeneko bigarren etapa ere bereganatu du. Igorreko helmugan ere bera izan da azkarrena, eta lasterketa irabazteko pauso garrantzitsua eman du.
2025eko Itzulia Womeneko 2. etapako azken kilometroa eta esprinta
Mischa Bredewold SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak lider jarraitzen du Itzulia Womenen, bigarren etapa ere irabazita; sprintean nagusitu da, eta maillot horiari eutsi dio. Usoa Ostolaza, berriz, seigarren sailkatu da Igorreko helmugan.
Bredewoldek lider sendoa dela erakutsi du, bigarrenez jarraian irabazita
Mischa Bredewold liderra izan da azkarrena Igorreko helmugan ere. Horrela, txirrindulari herbeheretarrak bigarren garaipena lortu du jarraian. Usoa Ostolaza gipuzkoarrak seigarren postuan bukatu du bigarren etapa.
2025eko Itzulia Womeneko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ugao-Igorre (116 km)
Jardunaldiak lau mendate puntuagarri izango ditu; horietako bat, Lamindao, 2. mailakoa. Itzuliko laugarren ekitaldiko bigarren etapan, txirrindulariak Bizkaian eta Araban ibiliko dira.