Italiako Giroa
2025/05/13 - 19:41
Casper van Udenek irabazi du Lecceko esprinta, eta Mads Pedersenek Italiako Giroko lider jarraitzen du
Picnic PostNL taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da azkarrena etapako azken metroetan, Vismako Olav Kooij eta Tudorreko Maikel Zijlaard mendean hartuta; Pedersen (Lidl-Trek) laugarren helmugaratu da. Van Udenek, 23 urtekoa bera, orain arte izan duen garaipenik garrantzitsuena eskuratu du.
2025/05/13 - 19:27
2025eko Italiako Giroko 4. etaparen azken kilometroa eta esprinta
Italiako Giroaren 108. edizioak atzean utzi du laugarren etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa eta etapako garailea erabaki duen esprinta.
2025/05/13 - 02:05
Mikel Landa etxean da, eta "luzea" izango den sendatzeari ekin dio
Euskal txirrindulariak eroriko larria izan zuen Italiako Giroko lehen etapan, ostiralean; astelehenean, alta eman diote, Tiranan (Albania), asteburuan ospitaleratuta egon da: "Jasotako babesak indartu egingo nau nire bidean", eskertu du.
2025/05/11 - 20:40
Pello Bilbao: ''Nahiago izan dut gehiegi ez arriskatu, eta azkenean erabaki dugu hanka altxatzea''
Pello Bilbao ihesean ibili da Italiako Giroko 3. etapan, Lorenzo Fortunatorekin batera, baina helmugarako 30 kilometro falta zirenean, hanka altxatu dute, ibilbidea euren aldekoa ez zela jakinda.
2025/05/11 - 19:49
Pedersenek bere bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta maglia arrosa berreskuratu du
3 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Corbin Strong (Israel-Premier Tech) zeelandaberritarra eta Orluis Aular (Movistar Team) venezuelarra gainditu ditu azken esprintean.
2025/05/11 - 19:40
Italiako Giroko hirugarren etapa: Mads Pedersen garaile, esprintean
Danimarkarra izan da azkarrena hirugarren etapako esprintean, eta sailkapen nagusiko lehen postua berreskuratu du. Bideoan, etapako azken kilometroa.
2025/05/10 - 20:26
Azparren: ''Beldur dezenterekin joan naiz kurbak direla eta''
Xabier Mikel Azparren (Q36.5) txirrindulari donostiarrak Italiako Giroaren 2. etapan egindako erlojupekoa baloratu du. Errepidearen egoera zela eta, ibilbide zaila izan dela esan du, eta erorikoekin kontuz ibili behar zela.
2025/05/10 - 20:08
Italiako Giroko bigarren etapa: Roglic liderraren eta Tarling irabazlearen erlojupekoa
Primoz Roglic Italiako Giroko lider jarri da bigarren etapako erlojupekoan bigarren denborarik onena eginda. Azkarrena Joshua Tarling galestarra izan da, esloveniarrak baino segundo bat gutxiago eginda.
2025/05/10 - 19:37
Tarlingek irabazi du erlojupekoa eta Roglicek lidergoa eskuratu du
Tarling 16 minutu eta 7 segundoko denborarekin nagusitu da, Roglic lider berriak baino bat gutxiago eginez helmugan.
2025/05/09 - 23:09
Mikel Landak Italiako Giroa utzi du, lehen etapan eroriko gogorra izan ondoren
Landa ospitalera eraman dute berehala, eta han egindako azterketek agerian utzi dute Th 11 ornoa hautsita duela. Ondorioz, buruz behera etzanda egon beharko da denbora luzez.
2025/05/09 - 20:41
Pello Bilbao: ''Bukaeran tentsioa egoteko osagai guztiak zeuzkan etapak''
Pello Bilbao Bahrain Victoriouseko txirrindulariak 2025eko Italiako Giroko 1. etapan izan dituen sentsazioak kontatu dizkigu. Ez dituela hankarik onenak izan esan du, "alergiak" eta "giharretako arazoak" izan dituelako.
2025/05/09 - 19:47
Italiako Giroko lehen etapa: azken kilometroa eta Mads Pedersenen garaipena
Tiranan, Albaniako hiriburuan, lehiatu da Italiako Giroko lehen etapa. Tropelak batuta egin ditu azken kilometroak, eta Mads Pedersen (Lidl Trek) gailendu da esprintean.
2025/05/09 - 19:39
Pedersen danimarkarra da Giroko lehen liderra, eta Landak eroriko gogorra izan du
Pedersen 3:36:24ko denborarekin helmugaratu da, Van Aertek (bigarren) eta Orluis Aularrek (hirugarren) egin duten denbora berarekin. Bestalde, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra erori egin da etapako azken metroetan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
2025/05/09 - 19:24
Mikel Landak eroriko larria izan du Giroko lehen etapan
Mikel Landa (Soudal) lurrera joan da Tiranako (Albania) helmugatik bost kilometrora. Kolpe handia hartu du, eta lehendabiziko etapan agur esan behar izan dio Italiako Giroari.
2025/05/09 - 11:00
Italiako Giroa, ekainaren 1era arte, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus atarian
Pasioa, emozioa eta epika, zuzenean, munduko txirrindularitza lehiarik handienean. Ez ezazu galdu Italiako Giroaren jarraipena, maiatzaren 9tik ekainaren 1era, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/05/08 - 19:15
2025eko Italiako Giroko 1. etaparen profila: Durres-Tirana (160 km)
Lehen etapa laua izango da lasterketaren zati handi batean eta bi aldiz igoko da Surrel mendatea. Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
2025/05/07 - 22:51
Horrela aurkeztu dituzte 2025eko Italiako Giroan parte hartuko duten zazpi euskal txirrindulariak
Jon Barrenetxea (Movistar), Xabier Mikel Azparren (Q36.5), Jonathan Lastra (Cofidis), Jonathan Castroviejo (INEOS), Pello Bilbao (Bahrain), Mikel Landa (Soudal) eta Igor Arrieta (UAE) ostiralean Albanian hasiko den lehiarako prest daude.
2025/05/07 - 21:19
2025eko Italiako Giroko etapa guztien profilak eta ibilbideak
108. Italiako Giroa maiatzaren 9etik ekainaren 1era bitartean jokatuko dute, eta Durresen hasiko da, Albanian eta Erroman amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/05/07 - 13:07
Italiako Giroko taldeen aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Ekitaldia Tiranan egingo dute, Skanderbeg plazan, 18:30etik aurrera, aurten handik abiatuko baita lasterketa. Guztira, 23 taldek hartuko dute parte.
2025/05/07 - 12:51
Zazpi euskal txirrindulari lehiatuko dira 2025eko Italiako Giroan
Pello Bilbao, Mikel Landa, Jonathan Castroviejo, Igor Arrieta, Jon Barrenetxea, Xabier Mikel Azparren eta Jonathan Lastra dira Italiako lasterketan parte hartuko duten euskal ordezkariak.