Italiako Giroa
2025/05/18 - 19:53
Pello Bilbao: ''Etapa zoroa izan da''
Pello Bilbaok (Bahrain) adierazi du Italiako Giroko 9. etapa "zoroa" izan dela, kilometro asko asfaltorik gabeko errepideetatik egin behar izan dituztelako. Edonola ere, pozik agertu da Antonio Tiberi taldekideak hirugarren tokira egin duelako salto sailkapen nagusian.
2025/05/18 - 19:51
Sterratoa, 9. etapan: eroriak eta Van Aerten garaipena
Wout van Aert (Visma) txirrindulari belgikarra esprintean gailendu da Italiako Giroko 9. etapan. Isaac Del Toro (UAE Team Emirates) sailkapen nagusiko lider berria bigarren iritsi da helmugara. Sterrato tarteetan, eroriak, zulatuak eta bizikleta gainean jarraitzeko zailtasunak izan dira.
2025/05/18 - 19:48
Van Aertek irabazi du etapa, esprintean Del Toro lider berria gaindituta
Bestalde, Del Torok, etapa bereganatu ez arren, lasterketako lidergoa eskuratu du, eta maglia arrosa jantzi du.
2025/05/17 - 22:36
2025eko Italiako Giroko 9. etaparen profila: Gubbio-Siena (181 km)
Maiatzaren 18ko etapak ibilbide gorabeheratsua izango du. Guztira, 29 kilometro egingo dituzte lurrezko bideetatik. Azken txanpan, igoera txikiak baina gogorrak gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en, 14:00etatk aurrera, eta ETB1en, 15:05ean hasita.
2025/05/17 - 20:16
Igor Arrieta: ''Taldearen hasierako asmoen artean ez zegoen gaur nik etapa lehiatzea''
Igor Arrieta UAE taldeko txirrindulari nafarra eguneko ihesaldian sartu da, beste 18 txirrindularekin batera. Dena eman du, eta, azkenean, laugarren tokian helmugaratu da. (Adierazpenak, gazteleraz)
2025/05/17 - 20:03
Honela lortu du Luke Plappek garaipena Italiako Giroko 8. etapan
Luke Plapp txirrindulari australiarrak bere lehen garaipena lortu du Italiako Giroan. Ihesaldia 45,6 kilometroan abiatu ostean, bakar-bakarrik heldu da helmugara, 4 ordu, 44 minutu eta 20 segundoko denbora eginda. Bestalde, Diego Ulissik lidertza kendu dio Primoz Roglici.
2025/05/17 - 19:48
Plapp australiarrak irabazi du Giroko zortzigarren etapa, ihes eginda, eta Arrieta laugarren izan da
Sailkapen nagusian, Diego Ulissi (XDS Astana) italiarrak lidergoa kendu dio Primoz Roglic (Red Bull-BORA) esloveniarrari.
2025/05/16 - 20:48
Juan Ayuso: ''Banekien 700 metrora zela aurrera jo eta ez gelditzeko nire distantzia, eta halaxe izan da''
UAEko txirrindulariak irabazi du, ostiralean, 2025eko Italiako Giroko zazpigarren etapa, eta bigarren postuan dago sailkapen nagusian, Primoz Roglic lider berriarekiko lau segundora.
2025/05/16 - 20:24
2025eko Italiako Giroko 8. etaparen profila: Giulianova-Castelraimondo (197 km)
Maiatzaren 17koa Apeninoetako bigarren etapa izango da. Lau mendate izango ditu: 4. mailako bat, 3. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en, 13:25ean, eta ETB1en, 15:15etik aurrera.
2025/05/16 - 19:53
Ayusok mendiko lehen etapa irabazi du, eta Roglicek maglia arrosa jantzi du
Ayusok helmugatik 500 metrora jo du erasoa, eta 4:20:26ko denborarekin helmugaratu da. Lau segundora sartu dira Isaac del Toro (UAE) mexikarra, Egan Bernal (INEOS) kolonbiarra eta Richard Carapaz (EF Education) ekuadortarra.
2025/05/16 - 19:46
Juan Ayusok eman du aurreneko kolpea aldapa gora bukatu den lehen etapan
Juan Ayusok (UAE) irabazi du Italiako Giroan lehiatu den aurreneko mendiko etapa, eta Primoz Roglic (BORA) da orain lider berria.
2025/05/15 - 20:49
2025eko Italiako Giroko 7. etaparen profila: Castel di Sangro-Tagliacozzo (168 km)
Zazpigarren etapa menditsua izango da. Txirrindulariek 4 mendate gainditu beharko dituzte: 3. mailako bat, 2. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n 14:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:05ean hasita.
2025/05/15 - 19:54
Azparren: ''Erorikoaren ondoren, blokeatuta geratu naiz''
Xabier Mikel Azparren (Q36.5) txirrindulari donostiarrak Italiako Giroaren 6. etapan egindako erlojupekoa baloratu du. Esan du ibilbide zaila izan dela, errepidearen egoera zela eta. Gehitu du kontuz ibiltzeko moduko tartea zela, erorikorik ez izateko, hain justu.
2025/05/15 - 19:39
2025eko Italiako Giroko 6. etapako azken kilometroa eta esprinta
Kaden Grovesekek (Alpecin-Deceunick) irabazi du 2025eko Italiako Giroko seigarren etapa, Potenza eta Napoli artekoa. Aurtengo etaparik luzeena (223 kilometro) eroriko handi batek markatuta egon da; etapa neutralizatu egin behar izan dute, eta eguneko denborak ez dira kontuan hartu.
2025/05/15 - 19:32
Grovesek irabazi du eroriko handi batek markatutako Italiako Giroko 6. etapa
Kaden Grovesekek bereganatu du garaipena seigarren etapan, esprintean nagusituta. Helmugarako 70 kilometro falta zirenean izan baita, eta etapa neutralizatu egin dute. Etapako denborak ez dira kontuan hartu.
2025/05/15 - 18:16
Italiako Giroko 6. etapa neutralizatu egin dute, eroriko handi bat izan baita
2025eko Italiako Giroko 6. etapa neutralizatu egin dute, helmugarako 70 kilometro falta zirenean izan den eroriko handi baten ondorioz. Hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Esaterako, Hindleyk lasterketa utzi du.
2025/05/14 - 21:40
Xabier Mikel Azparren: ''Espero baino dezente hobeto sentitu naiz etapan zehar''
Q36.5 taldeko txirrindulari donostiarrak, Italiako Giroko bosgarren etapa amaituta, nabarmendu du Tom Pidcock taldekideak hirugarren postua lortu duela; halaber, azaldu du nola eskuratu duen berak laugarren tokia Red Bull KM izeneko tarteko mugan.
2025/05/14 - 19:47
Mads Pedersen hirugarrenez gailendu da, Materan, eta Italiako Giroan duen maglia arrosa sendotu du
Lidl-Trek taldeko txirrindulari danimarkarrak, oso lehiatua izan den eta zentrimetro batzuengatik erabaki den esprintean, Edoardo Zambanini (Bahrain-Victorious) eta Tom Pidcock (Q36.5) menderatu ditu. Sailkapen nagusian, Pedersenek lider jarraitzen du, eta orain 17 segundo ditu, Primoz Roglicekiko.
2025/05/14 - 19:47
Pello Bilbao: ''Gaur ez dut egunik onena eduki eta amaieran hanka altxatu dut, orain, asteburuaren zain''
2025eko Italiako Giroko 5. etapa amaituta, Pello Bilbao Bahrain Victoriouseko txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du. Gernika-Lumokoak etaparen analisia egin eta zein sentsazio izan dituen azaldu digu.
2025/05/14 - 19:36
2025eko Italiako Giroko 5. etapako azken kilometroa eta etapa garaipenerako lehia
Giroaren 108. edizioak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Amaiera zirraragarria izan du. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.