Italiako Giroa
2023/05/18 - 01:34
Geoghegan Hartek hautsita du ezkerreko aldaka, eta ebakuntza egingo diote
Tao Geoghegan Hart erori egin da Giroko 11. etapan, eta lasterketa utzi behar izan du. Britainiarra ospitalera eraman behar izan dute, hartutako kolpearen ondorioz.
2023/05/18 - 00:25
Oscar Rodriguezek giltzurrunetako kontusioa du, Giroko 11. etapako erorikoaren eraginez
Movistar taldeko txirrindulari nafarra erori egin da Italiako Giroko 11. etapa bukatzeko 64 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi du. Ospitaleratu egin dute erorikoaren ostean. Taldeak jakinarazi du Rodriguezen egoera orokora ona dela.
2023/05/17 - 20:21
Geoghegan Hartek eta Rodriguezek Italiako Giroa utzi dute, erorikoen ondorioz
Tao Geoghegan Hart britainiarra sailkapen nagusiko hirugarrena zen Geraint Thomas liderrarekiko 5 segundora, baina erori egin da helmugarako 66 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi du. Geroago, Oscar Rodriguez nafarra joan da lurrera, eta ezin izan du jarraitu.
2023/05/17 - 19:40
Fotofinisha behar izan da Giroko 11. etapako esprint estuko irabazlea erabakitzeko
Italiako Giroko 11. etaparen amaiera oso estua izan da. Esprintean erabaki da irabazlea, eta fotofinisha erabili dute Pascal Ackermann (UAE Emirates) irabazlea izan dela ziurtatzeko.
2023/05/17 - 19:28
Pascal Ackermannek esprint ikusgarria irabazi du Tortonan, Geoghegan Hartek Giroa utzi behar izan duen egunean
UAE taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena Giroaren hamaikagarren etapako helmugan; Ackermann bera, Milan, Cavendish eta Pedersen oso parean sartu dira. Geoghegan Hartek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du, eta hori bera gertatu zaio Oscar Rodriguezi.
2023/05/17 - 18:03
Geoghegan Hartek Giroa utzi du min hartuta, Roglic eta Thomasekin eroriko berean nahasita egon ostean
Tao Geoghegan Hartek (Ineos) min hartu du Giroko 11. etapa lehiatzen ari zela izandako eroriko batean, eta anbulantzian eraman behar izan dute. Eroriko berean Geraint Thomas (Ineos) taldekidea eta Primoz Roglic ere nahasita egon dira.
2023/05/17 - 18:00
Oscar Rodriguez burlatarrak Giroa utzi behar izan du, eroriko batengatik
Movistar taldeko nafarra, jaitsiera batean, jausi egin da, eta lasterketa utzi behar izan du. 11. etapan jazo da, jardunaldia amaitzeko 63 kilometro geratzen zirela.
2023/05/17 - 13:31
Soudal taldeko beste lau txirrindularik Giroa utzi dute covidarengatik
Hartara, bost dira jada Italiako lasterketa arrazoi horrengatik utzi behar izan duten talde horretako kideak, Remco Evenepoelek igandean gauza bera egin ostean.
2023/05/16 - 20:11
Italiako Giroaren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Camaiore-Tortona (219 kilometro)
Aurtengo Giroaren etaparik luzeenak bi zati desberdin ditu: lehenengoa laua da, baina bigarrenean, ordea, hainbat igoera eta jaitsiera daude, tarte erabakigarrian. Parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte; horietako bi 3. mailakoak dira, eta bestea 4. mailakoa.
2023/05/16 - 19:37
Magnus Cort Nielsen gailendu da Viareggion, eta hiru handietan etaparen bat irabazi dutenen klubean sartu da
EF Education-EasyPost taldeko txirrindulari danimarkarrak Derek Gee eta Alessandro De Marchi menderatu ditu esprintean; kilometro asko eman dituzte ihes eginda hirurek. Geraint Thomasek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, eta Aleksandr Vlasovek lasterketa utzi behar izan du.
2023/05/16 - 19:34
Italiako Giroko 10.etapako azken kilometroa; Cort Nielsen garaile
Danimarkarra izan da azkarrena 2023ko Italiako Giroko 10.etapan hiru txirrindulariren artean jokatutako esprintean.
2023/05/16 - 18:26
Alberto Bettiolen erorikoa Giroko 10. etapan, mekanikari batekin tupust egin ostean
Alberto Bettiolek erorikoa izan du Giroko 10. etapan, mekanikari batekin tupust egin eta gero. Aipatu mekanikaria aurretik gertatutako beste eroriko batean nahasita egon den txirrindulari bati laguntza ematen ari zen, eta elkarren aurka jo dute.
2023/05/16 - 16:55
Giroak Crans Montana mendatean amaituko den etapako ibilbidea aldatu du, elurragatik
Hamahirugarren etapa izango da, eta ostiralean jokatuko dute. Horrela, etapak 199 kilometro izango ditu, ez 207, eta aurtengo Coppi Gaina ez da Grand Saint-Bernard mendatean izango, Tre Cime di Lavaredon baizik; 19. etapa amaituko da azken mendate horretan.
2023/05/16 - 13:59
Italiako Giroaren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Scandiano-Viareggio (196 km)
Passo delle Radici (2. maila) toki ona izan liteke tropela zatitu eta helmugaraino hel litekeen ihesaldia osatzeko.
2023/05/15 - 02:21
Remco Evenepoelek Italiako Giroa utzi du, Covid-19an positibo eman ostean
Belgikarrak igande honetan bertan berreskuratu du liderrraren jertse arrosa, erlojupekoa segundo bakar bategaitik irabazi ostean. Geraint Thomas izango da orain lasterketako liderra. Rigoberto Uranek ere lasterketa utzi du Covid-19agatik.
2023/05/14 - 19:33
Evenepoelek irabazi du Cesenako erlojupekoa, segundo batengatik, eta maglia arrosa berreskuratu du
Soudal QuickStep taldeko txirrindulari belgikarrak Geraint Thomasek baino segundo bat gutxiago behar izan du ibilbidea egiteko, eta Tao Geoghegan Hartek baino bi gutxiago. Sailkapen nagusian, Thomas bigarren dago, Evenepoelekiko 45 segundora, eta Roglic dabil hirugarren, 47 segundora.
2023/05/14 - 19:27
Evenepoelek liderraren elastikoa jantzi du, erlojupekoa segundo bakarragatik irabazita
Remco Evenepoel da Italiako Giroko lider berria. Belgikarrak 9. etapa irabazi du, erlojupekoan nagusituta. Segundo bakarragatik hobetu du Geraint Thomasen marka, eta 17 segundo sartu dizkio Primoz Roglici.
2023/05/13 - 19:54
Healyk Giroko 8. etapan jotako eraso erabakigarria eta helmugaratzea
Ben Healyk irabazi du Italiako Giroko 8. etapa. Irlandarrak helmugarako 50 kilometro falta zirenean jo du erasoa, lasterketa buruan jarri da, eta garaipena bereganatu du.
2023/05/13 - 19:50
Roglicek 14 segundo jan dizkio Evenepoeli, azken igoeran erasoa jota
Italiako Giroko 8. etapak amaiera zirraragarria izan du. Bazirudien faboritoek indarrak gordeko zituztela, baina Primoz Roglicek azken maldan jotako erasoak hankaz gora jarri du etapa.
2023/05/13 - 19:19
Healyk irabazi du 8. etapa, Roglicek 14 segundo sartu dizkio Evenepoeli eta Leknessundek lider jarraitzen du
EF Education First taldeko txirrindulari irlandarra ondo ibili zen Ardeetako Triptikoan, eta sasoi puntu on hori berretsi du Giroan ere. 50 bat kilometro geratzen zirela utzi ditu atzean ihesaldian berarekin zeuden gainerako ziklistak. Azken igoeran, Roglicek erasoa jo eta abantaila lortu du.