Beste erakustaldi bat emanda irabazi du Pogacarrek mendiko azken jardunaldia, Erromako azken etaparen atarian
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) txirrindulari esloveniarrak irabazi du Italiako Giroko 20. etapa. Guztira, 184 kilometro egin dituzte txirrindulariek Alpagon eta Bassano del Grappa artean.
Pogacar 4:58:23ko denbora behar izan du helmugaratzeko, euripean hasitako jardunaldian. Lehen kilometroetan, Davide Ballerinik (Astana Kazakhstan) eta Lorenzo Germanik (Groupama-FDJ) erasoa jo eta tarte txiki bat ireki dute. Bukatzeko 161 kilometroren faltan, beste zazpi txirrindulari atera dira tropel nagusitik, eta aurreko bien bila jo dute.
Eguneko puntu nagusia Grappa izan da, eta birritan igo behar izan dute 18 kilometroko igoera eta batez beste %Ā 8,1eko aldapak (%Ā 14koak tartean) dituen mendatea. Horren aurretik, eguna hasteko, Poggioko Muro di Ca igo behar izan dute, 1,1 kilometro eta batez beste %Ā 11,7ko aldapak dituen mendatea. Euriak gauzak asko zaildu dizkio talde nagusiari; bitartean, Ballerinik eta Germanik ihesaldia sendotu dute.
Ondoren, beste txirrindulari batzuek ere bat egin dute aurrekoekin: Nicola Conci eta Jimmy Janssens (Alpecin-Deceuninck), Henok Mulubrhan (Astana), Rubén FernÔndez (Cofidis), Andrea Vendrame (Decathlon AG2R La Mondiale), Edward Theuns (Lidl-Trek), Pelayo SÔnchez (Movistar), Andrea Pietrobon (Polti Kometa) eta Alessandro Tonelli (VF Group Bardiani-CSF Faizanè).
Movistar taldeko Pelayo Sanchez ere talde horretan sartu da. Horrela, 11 gizon zihoazen lasterketa buruan, helmugatik 141 kilometrora. Tropelari ateratako alderik handiena 4:35ekoa izan da. Grappako lehen igoera hasi dutenean, eguzkia atera da, eta eguraldia lagun izan dute hortik aurrera. Jimmy Janssensek aurrera egin du, eta Pelayok eta Mulubrhanek, lehenengo, eta Vendramek eta Tonellik, ondoren, eutsi egin diote.
Sanchezek Janssensekin egindako erasoak atzean utzi ditu Mulubrhan eta Vendrame, baina erasoa atzetik ere etorri da: Giulio Pellizzari (Bardiani CSF) italiarrak tropeletik alde egin du, eta helmugatik 78 kilometrora harrapatu ditu iheslariak.
Movistar taldekoak eraso askori eutsi die, baina helmugarako 46,5 kilometrora atzean geratu da Pellizzarirekin. Tropelean UAE Team Emirates taldeak dena kontrolpean izan du, Pogacar liderrak 2024ko Giroari beste kolpe bat noiz emango zain. Eta "Printze Txikiak" mehatxua gauzatu du etapa amaitzeko 36,8 kilometro falta zirenean.
Pogacarren erasoa
Esloveniarrak 1:04ra zuen lasterketaren burua, baina bere lidergoa ez da inoiz arriskuan egon, eta Geraint Thomasi (INEOS Grenadiers) sufritzea tokatu zaio berriro. Ia kilometro bat geroago, Grappa berriro igotzeko 5,3 kilometroren faltan, Pogacarrek erasoa jo du, eta berehala harrapatu du Pellizzari.
Hankak indartsu zituen Pogacarrek, eta Daniel Felipe Martinez (BORA-hansgrohe) sailkapen nagusiko bigarrena gehiago aldentzeko aprobetxatu du. Kolonbiarrak erritmoa handitu du azken kilometroetan, eta podiumeko bigarren postua ziurtatu du horrela.
Aurtengo Giroari Erromako azken etapa geratzen zaio bakarrik, 125 kilometrokoa etapa laua, Pogacarri omenaldia eta harrera egiteko balioko duena. Jaun eta jabe izan da aurten esloveniarra, inolako zalantzarik gabe.
Etapako sailkapena
1 - POGACAR Tadej (UAE) 4:58:23
2 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon) + 2:07
3 - MARTĆNEZ Daniel Felipe (BORA) d. b.
4 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
5 - RUBIO Einer (Movistar) d. b.
6 - PELLIZZARI Giulio (VF Group) d. b.
7 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.
8 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d. b.
9 - STORER Michael (Tudor) + 2:31
10 - MAJKA Rafal (UAE) + 3:08
Salkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 76:22:13
2 - MARTĆNEZ Daniel Felipe (BORA) + 9:56
3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 10:24
4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 12:07
5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 12:49
6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 14:31
7 - RUBIO Einer (Movistar) + 15:52
8 - HIRT Jan (Soudal) + 18:05
9 - BARDET Romain (dsm-firmenich) + 20:32
10 - STORER Michael (Tudor) + 21:11
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.