Italiako Giroko 16. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Livigno-Santa Cristina Val Gardena (206 km)
2024ko Italiako Giroko hamaiseigarren etapa maiatzaren 21ean, asteartean, izango da. Livignon hasi eta Santa Cristina Val Gardena amaituta, 206 kilometro egin beharko dituzte. Txirrindulariak 11:30ean hasiko dira lanean, eta irabazlea 16:45 eta 17:38 artean iristea aurreikusi du antolakuntzak. Italiako Giroko 107. edizioko hirugarren eta azken astea abiatuko dute etapa horrekin. Batetik, Giogo de Santa Maria aurtengo mendate garaiena (Cima Coppi) gainditu beharko dute; bestetik, Passo Pinei lehen mailako mendatea eta Santa Cristina Val Gardena (bigarren mailakoa), helmugan.
Dolomiten txanda iritsi denez, zaleek mendietako ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, hainbat eta hainbat edizio erabaki dituen parajeetan. Cima Coppi irabaztea oso garrantzitsua da urtetik urtera; 1965az gero, Giroak Fausto Coppi mitikoa omentzen du, edizioko etapa garaienari izena emanez. Historian zehar, txirrindulari euskaldun batzuk lortu dute garaipen hori: Paco Galdosek, Andres Gandariasek, Marino Lejarretak, Miguel Indurainek, Juanma Garatek eta, bi aldiz, Mikel Landak. 50,2. kilometroan jakingo dugu 2024koan nor izango den nagusi. Giogo di Santa Maria 2498 metrotara dago, 16,7 kilometroko igoeraren ostean, batez beste %Ā 7,1eko maldekin. Tarteka, %15eko aldaparen bat ere badago. Ā
Suitzan sartuko da etapa kilometro batzuetan, baina emozio guztia amaierarako espero da. 194. kilometroan dago Pinei gaina, lehen mailakoa; batez beste %6,1eko aldapekin (%15eko tarteren batekin). Helmugan, Santa Cristina Val Gardena gaina izango dute, bigarren mailakoa. Horien aurretik, puntuagarria ez den arren, 23,3 kilometroko igoera bati aurre egin beharko die tropelak, batez beste %4,7ko gorabeherekin, baita %15eko aldapak ere. Horra iritsita, 30 bat kilometro geratuko dira etapa bukaerara.
Ikusi etaparen emozio guztia, EITBren zuzeneko emanaldian: eitb.eus-en, 11:15etik aurrera, eta ETB4n, ordea, 13:15ean. ETB1ek 15:00etan hartuko du lekukoa.
ETAPAREN PROFILA
Italiako Giroko 16. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 16. etapa (maiatzak 21)
Ibilbidea: Livigno-Santa Cristina Val Gardena ā St- Christina In Grƶden (Monte Pana)
Distantzia: 206 km
Goranzko desnibel metatua: 4.350 m
Hasiera-ordua: 11:30
Amaiera-ordua: 16:56 (38 km/h) | 17:14 (36 km/h) | 17:38 (34 km/h).
Mendiko Saria: Giogo di Santa Maria (Cima Coppi), 50,2. kilometroan; Passo Pinei (2. mailakoa), 194. kilometroan; Santa Cristina Val Gardena (2. mailakoa), 206. kilometroan
AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.