Italiako Giroko 15. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Manerba del Garda-Livigno (222 km)
Bost mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariak maiatzaren 19ko etapan. 222 kilometroko ibilbidean, lehen mailako hiru mendate igo beharko dituzte. Mortirolo da horietako bat, eta amaieran Mottolino aurkituko dute, igoera laburra baina gogorra duen mendatea. Goi-mailako txirrindularitzaz gozatzeko egun aparta izango da igandekoa. Manerba del Gardatik 10:40an aterako da tropela, eta irabazlea 16:47 eta 17:40 artean helduko da helmugara, aurreikuspenen arabera.
Antolatzaileek emandako azalpenen arabera, lehen mendatea 37,7. kilometroan dago: Lodrino (3. mailakoa). Ondoren, 64,7. kilometroan, Colle San Zenotik igo beharko dute; 13,9 kilometroko igoera duen 2. mailako mendate honek batez beste %Ā 6,6ko aldapak ditu, eta %Ā 14koak ere badaude tarte batzuetan.
Eguneko hirugarren mendatea, Giroko mendate mitikoetako bat, Mortirolo, 155,4. kilometroan helduko da. Lehen mailako mendate honek 12,6 kilometroko igoera eta batez beste %Ā 7,6ko maldak ditu, baina %Ā 16ko aldapak ere badaude bertan. Mortirolotik lehen tokian pasatzea ohorea denez txirrindularientzat, interesgune aparta da.
Hortik helmugara, beste bi mendate aurkituko dituzte: Passo di Foscagno, helmugatik bederatzi kilometrora dagoen 15 kilometroko igoera, batez beste %Ā 6,4ko maldak eta tarteren batean %Ā 11koak dituena, eta Mottolino (Livignon), mendate motza (4,7 kilometro) baina oso gogorra, batez beste %Ā 7ko aldapak baina tarteka %Ā 19koak ere badituena.
Horrenbestez, etapa erabakigarria eta oso erakargarria da, eta EITBn zuzenean ikusteko aukera izango da. eitb.eus-en, osorik ikus daiteke, 10:15etik aurrera, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 15. etapa (maiatzak 19)
Ibilbidea: Manerba del Garda - Livigno (Mottolino)
Distantzia: 222 km
Goranzko desnibel metatua: 5.400 m
Hasiera-ordua: 10:40
Iritsiera-ordua: 16:47 (36 km/h) | 17:12 (34 km/h) | 17:40 (32 km/h).
Mendiko Saria: Lodrino (3. mailakoa), 37,7. kilometroan; Colle San Zeno (2. mailakoa), 64,7. kilometroan; Passo del Mortirolo (1. mailakoa), 155,4. kilometroan; Passo di Foscagno (1. mailakoa), 213,3. kilometroan; Livigno (Mottolino) (1. mailakoa), 222. kilometroan.Ā
AZKEN KILOMETROA
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.