Merlier nagusitu da esprintean hirugarren etapan, Pogacarrek garaipena lortu nahi izan duen arren
Tim Merlier (Soudal QuickStep) belgikarrak irabazi du astelehen honetan Italiako Giroko 107. edizioko hirugarren etapa (165 kilometro), Novara eta Fossano artean jokatutakoa). Bere aldetik, Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Team Emirates) lider jarraitzen du, eta segundo batean areagotu du Geraint Thomasekiko (Ineos) aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsariari esker.
Helmugara heltzeko hiru kilometroren faltan, puntuagarria ez zen igoeratxo batean, Mikkel HonorƩ (EF-EasyPost) daniarrak tropeletik salto egin du, eta harekin batera alde egin du Tadej Pogacar lasterketako liderrak ere, kalitatezko eta anbiziozko saiakera batean. Gerora, Geraint Thomas galestarra batu zaie, eta aurrera egitea lortu dute. Bazirudien euren artean lehia zezaketela etapako garaipena; aitzitik, tropelak 300 metroren faltan harrapatu ditu.
Behin esprinta bideratuta, Merlierrek Jonathan Milan italiarra (Lidl Trek) eta Biniam Girmay eritrearra (IntermarchƩ-Wanty) gainditu ditu, etapako bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Astearte honetan laugarren etapa jokatuko dute, Acqui Terme eta Andora artekoa (190 kilometro), zeinetan hirugarren mailako mendate bakarra egongo den. Jardunaldia esprintean erabakiko da ziurrenik, baina Pogacarrekin ezin da aurreikuspenik egin.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:54:35
2 - MILAN Jonathan (Lidl-Trek) d.b.
3 - GIRMAY Biniam (IntermarchƩ) d.b.
4 - BIERMANS Jenthe (ArkƩa) d.b.
5 - LUND ANDRESEN Tobias (DSM) d.b.
6 - KOOIJ Olav (Visma) d.b.
7 - VERNON Ethan (Israel) d.b.
8 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.
9 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.
10 - DAINESE Alberto (Tudor) d.b.
Ā
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - POGACAR Tadej (UAE) 11:03:02
2 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:46
3 - MARTĆNEZ Daniel Felipe (BORA) +0:47
4 - RUBIO Einer (Movistar) +0:56
5 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) d.b.
6 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +1:07
7 - LĆPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) +1:11
8 - HIRT Jan (Soudal)+1:13
9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1:26
10 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d.b.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.