Italiako Giroaren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Sabbio Chiese-Monte Bondone (203 kilometro)
Bigarren atseden egunaren ondoren, 2023ko Italiako Giroaren hamaseigarren etapa jokatuko da maiatzaren 23an, asteartean. Sabbio Chiesen hasi eta Monte Bondonen amaituko da jardunaldia, 203 kilometroko ibilbidea egin ostean. Azken asteari hasiera emango dion zailtasun handiko etapa izango da, bost mendate baititu, horietako bi 1. mailakoak.
Lehen zatia laua izango da, eta tarte horretan txirrindulariek 30 tunel baino gehiago pasatu beharko dituzte. Riva del Gardare atzean utzita, orduantxe hasiko da ia etenik gabeko igoeren segida, etaparen desnibel metatua 5.000 metrotik gorakoa izatea eragingo duena. Passo di Santa Barbara (1. mailakoa, 12 kilometro eta % 8tik gorako batez besteko maldak ditu) izango da parte-hartzaileen indarrak neurtuko dituen eta liderrak gainerakoetatik bereiziko dituen lehen oztopoa. Ia jarraian, Passo di Bordala (3. mailakoa, 4,5 kilometro eta % 7 inguruko batez besteko maldak) izango dute aurrez aurre.
Jaitsiera txiki baten ondoren, Matassone (13 kilometro eta % 5eko batez besteko maldak) eta Serrada (17 kilometro eta % 5,5eko batez besteko maldak) 2. mailako mendateak iritsiko dira. Ondoren, Adigio haranera itzuliko dira, baina indarrak gorde beharko dituzte tarte horretan, eguneko azken igoera izango baitute zain, Monte Bondone, eguneko mendate luzeena (20 kilometro) eta tarte oso gogorrak dituena (% 15eko gehienezko aldapak). Denetara, % 6,8ko batez besteko maldak ditu.
Horrenbestez, etapa honek sailkapen orokorrean aldaketak ekarriko dituela aurreikusten da. Une honetan, Bruno Armirail frantziarra dago guztien buru. Groupamako txirrindulariak 1:08ko tartea du Geraint Thomas (Ineos) galestarrarekiko. Cardiffekoak, bere aldetik, bi segundoko aldea ateratzen dio alde hirugarren tokian ageri den Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrari. Laugarren postuan, berriz, Joao Almeida (UAE) portugaldarra dago, 1:30era.
Lasterketaren bigarren astean faboritoen artean ez da eraso nabarmenik egon, eta hainbat txirrindulari etxera joatea eragin duten eguraldi txarrari, eroriko ugariei eta covid agerraldiei aurre egin eta gero, jardunaldi honek hasiera eman beharko lioke Erromako azken garaipenaren lehia handiari.
Horretarako, Giroko azken asteak gordetzen dituen hiru etapa menditsuak, asteartean, ostegunean eta ostiralean korrituko direnak, erabakigarriak izango dira. Horrez gain, ez da ahaztu behar larunbatean zain izango duten 18 kilometroko kronoigoera, azken epaile gisa jardun dezakeena Jai Hindley iazko txapeldunaren lekukoa nork jasoko duen erabakitzeko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 10:40tik aurrera; ETB4k 13:15etik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta, ohi legez, telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
MONTE BONDONE
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 16. etapa (maiatzak 23)
Ibilbidea: Sabbio Chiese – Monte Bondone
Distantzia: 203 km
Goranzko desnibel metatua: 5.200 m
Hasiera-ordua: 11:05
Amaiera-ordua: 16:50 (35 km/h) | 17:15 (33 km/h) | 17:43 (31 km/h).
Mendiko saria: Passo di Santa Barbara (1. mailakoa), 76,8. kilometroan; Passo Bordala (3. mailakoa), 84,2. kilometroan; Matassone (2. mailakoa), 116,4. kilometroan; Serrada (2. mailakoa), 153,5 kilometroan; Monte Bondone (1. mailakoa), 203. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.