Michael Matthewsek irabazi du, esprintean, Italiako Giroko 3. etapa
Michael Matthews txirrindulari australiarrak (Team Jayco AlUla) irabazi du astelehen honetan jokatutako Italiako Giroko 3. etapa. Guztira, 216 kilometro egin dituzte Vasto eta Melfi artean. Bigarren postua Mads Pedersen (Trek-Segafredo) danimarkarrak lortu du, eta hirugarrena, Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) australiarrak.
Matthewsek Giroan lortzen duen hirugarren garaipena da, 2014an Montecassinon eta 2015ean Sestri Levanten lortutakoen ostean. Remco Evenepoel belgikarrak (Soudal Quick-Step) sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
Etapa hasieran, Corratec Selle Italia taldeko bi txirrindularik alde egin dute tropeletik: Veljko Stonic serbiarra eta Alexander Konychev italiarra. Ihes eginda eman dituzte 170 kilometro, Montes Buitresera iritsi arte.
Talde nagusiak ez dio ihesaldiari garrantzi handirik eman, aldea 6 minutura iritsi den arte. Orduan, bi iheslariak harrapatzeko lanari ekin diote, etapako azken 35 kilometroetan ibilbidea gorabeheratsua zela kontuan hartuta. Lehen mendate txikian emaitu da ihesaldia, Valico dei Laghi di Moticcion (6,3 kilometro % 6,4ko aldapekin), helmugatik 37 kilometrora.
Rapollako tarteko esprintean, 203. kilometroan, Evenepoel liderra eta Roglic 3 segundoko saria lortzeko lehiatu dira, eta liderrak jaso ditu, aurkariei ezer oparitzeko ez dagoela argi utzita.
Esprinterren taldeak lasterketa kontrolatzen hasi dira, bereziki Pedersenen Trek Segafredo, baina azken metroetan Matthews izan da azkarrena, eta etapa irabazi du.
Asteartean, laugarren etapa
Asteartean, laugarren etapa jokatuko da, 175 kilometroko ibilbidearekin, eta tartean bigarren mailako hiru mendate igo beharko dituzte: La Crocelle (13,5 kilometro % 4,3ko aldapekin), Valico di Monti Carruozzo (8,8 kilometro, % 4,9ko aldapekin) eta Colle Molella (9,7 kilometro % 6,2ko aldapekin). Azken horren gaina helmugatik 3 kilometrora dago.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MATTHEWS Michael (Jayco) 5:01:41
2 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.
3 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.
4 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) d. b.
5 - OLDANI Stefano (Alpecin) d. b.
6 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarché) d. b.
7 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.
8 - VELASCO Simone (Astana) d. b.
9 - SKUJINŠ Toms (Trek) d. b.
10 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1- EVENEPOEL Remco (Quick Step) 10:18:07
2 - ALMEIDA João (UAE) + 0:32
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) + 0:44
4 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0:46
5 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:58
6 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.
7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) + 1:02
8 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.
9 - VINE Jay (UAE) + 1:08
10 - PEDERSEN Mads (Trek) + 1:18
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.