Ez da Mottaronetik pasako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldaketak 19. etapako ibilbidean, Mottaroneko teleferikoaren istripuarengatik

Italiako Giroko antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiraleko etapa ez da Mottaronetik pasako. Hasieran aurreikusita zegoen azken-hirugarren mendatea Gigneseko igoerak ordezkatuko du.
19. etapako profila
19. etapako profil berria. Argazkia: @giroditalia

Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea aldatu dute lasterketako antolatzaileek, Mottaroneko teleferikoaren istripuarengatik, astearte honetan Giroak jakinarazi duenez. Hemeretzigarren etapa maiatzaren 28an (ostirala) egingo da.

Aldaketak egin ostean, azken-hirugarren mendatea Gigneseko (Alpe Agogna) igoerak ordezkatuko du. Ondorioz, txirrindulariek 166 kilometroko ibilbidea egingo dute. Antolatzaileek erabaki dute, etapa Mottaronetik ez pasatzea. Igandean (maiatzaren 23an), Stresa eta Mottarone konektatzen dituen teleferikoaren kabina bat erori eta 14 pertsona hil ziren.

Hauxe da Giroko 19. etaparen profil berria:

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X