20. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pinotek irabazi du Asiagon, eta podiumean sartu da

Azken erlojupekoaren atarian, Tom Dumoulinek minutu bat baino gutxiagora dauka Nairo Quintana liderra, eta Giroa irabazteko aukerak mantentzen ditu.
PINOT GIRO EFE
PINOT GIRO EFE

Thibaut Pinotek (FDJ) eskuratu du Italiako Giroaren 20. etapako garaipena. 190 kilometroko etapa izan da, Pordenone eta Asiago artean, lehen mailako bi zailtasunekin. Frantziarra faboritoen taldeko azkarrena izan da. Talde horretan ez zegoen Tom Dumoulin (Team Sunweb).

Nairo Quintanak (Movistar) maglia arrosa mantendu du. Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida) 39 segundora dago, bigarren postuan, eta Pinot 43ra jarri da orain. Holandarrari kendu dio hirugarren postua, baina hura eta Quintanaren artean 54 segundoko aldea baino ez dago, eta oraindik mantendu ditu Milaneko erlojupeko erabakigarrian garaipen orokorra eskuratzeko aukerak.

100. Italiako Giroaren podiuma 29,3 kilometroko erlojuaren kontrako saio batean erabakiko da, Monza eta Milan artean. Sailkapen orokorrean alde estuak daude, eta emozioa espero da azken momentura arte.

20. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X