Italiako Giroa, 11. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omar Fraileren garaipen ikusgarria Bagno di Romagnan!

Landa eta Omar Fraile izan dira jardunaldiko protagonista nagusienak ihesaldi luzean parte hartu eta gero. Bagno di Romagnatik 111 kilometrora jo dute erasoa.
giro-11-omar-fraile_
18:00 - 20:00
11. etapako azken kilometroak; Omar Fraileren garaipena

Omar Fraile (Dimension Data) izan da garailea Italiako Giroko 11. etapan. Gaur, Florencia eta Bagno di Romagna artean 161 kilometro burutu dituzte txirrindulariak, eta Mikel Landa eta Omar Fraile izan dira jardunaldiko protagonista nagusienak ihesaldi luzean parte hartu eta gero. Bagno di Romagnatik 111 kilometrora jo dute erasoa eta elkarrekin joan dira aurrera.

Helmugarako 40 kilometroren faltan harrapatu ditu talde txiki batek eta Frailek indarrak izan ditu bertan mantentzeko, ez ordea Landak.

Azken kilometroetan laukote bat eratu da, Fraile bera, Pierre Rolland (Cannondale), Rui Costa (UAE Team Emirates) eta Tanel Kangert (Astana) txirrindulariekin. Nahiz eta Santurtziko gizona faboritoa ez izan indarrak izan ditu esprintean ihesaldiko kideak gainditzeko.

Omar Frailek garaipena sinestezina izan dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X