Italiako Giroa, 7. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ewan azkarrena izan da esprintean, Gaviriaren aurretik

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Bob Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thomasen eta Adam Yatesen aurretik.
Caleb Ewan. Argazkia: Efe.
Caleb Ewan. Argazkia: Efe.

Caleb Ewan australiarra gailendu da Italiako Giroko zazpigarren etapan. 224 kilometroko ibilbidea egin sute txirrindulariak Castrovillari eta Alberobello artean. Bob Jungels Quick Step taldeko txirrindulariak lider jarraitzen du.

22 urteko Ewanek erasoa jo du urrutitik eta oso gutxigatik nagusitu zaio Fernando Gaviria kolonbiarrari eta Sam Bennet irlandarrari.

Azken kilometroetan izan den abiadura biziaren ondorioz, tropel nagusia zatitu egin da, baina sailkapen nagusian ez da aldaketarikĀ  izan. Bob Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thomas bigarren da, sei segundora eta Adam Yates hirugarren, 10 segundora, gainontzeko faboritoak bezala.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 189 kilometro Molfetta eta Paschici artean.

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X