Ostiralean hasiko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Víctor de la Parte eta Gorka Izagirre, Movistarreko bederatzian

Nairo Quintana kolonbiarra lagunduko dute Italiako Giroa irabazten.
Gorka Izagirre
Gorka Izagirre

Ostiralean hasiko da Italiako Giroko 100. edizioa eta Movistar Team taldeak bere bederatzi gizonen izenak jakitera eman ditu.

Nairo Quintanak bi euskal txirrindulari izango ditu ondoan Giroa irabazten laguntzeko: Victor de la Parte eta Gorka Izagirre. Gainerako taldekideak  Andrey Amador, Winner Anacona, Daniele Bennati, Jos Herrada, Jose Joaquin Rojas eta Rory Sutherland izango dira.

Taldea Jose Luis Arrietak eta Chente García Acostak zuzenduko dute lasterketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X