Chavesek irabazi du etapa nagusia, eta Kruijswijk jarri da lider
Esteban Chavesek (Orica-GreenEdge) irabazi du Italiako Giroaren etapa nagusia, Alpago eta Corvara artean 210 kilometro eginda, sei igoerekin eta 5400 metroko desnibelarekin. Steven Kruijswijk (Lotto NL-Jumbo) eta Georg Preidler (Giant-Alpecin) heldu dira Kolonbiakoarekin, eta neerlandera sailkapen orokorreko buruan jarri da.
Vincenzo Nibali (Astana) sailkapeneko bigarrena da, 41 segundora, eta Chaves higurarren dago, minutu 1 eta 32 segundora. Alejandro Valverde (Movistar) eguneko galtzailea izan da. Laugarren dago, 3 minutu eta 6 segundora.
Darwin Atapuma (BMC) 6 segundora helmugaratu da, baina 2 kilometrora harrapatu dute, eta eguneko heroietako bat izan da. 30 kilometro egin ditu bakarrik. Giaura (1. maila) arte, Ruben Plaza (Orica-GreenEdge) ibili da lasterketa buruan bakarrik.
Hasierako ihesaldia 37 txirrindularik osatu dute, Pordoiraino (1. maila). Atzean, Movistar zegoen tropelburuan, 9 minutuko atzerapenarekin. Giauko mendatean, Astana jarri da lanean, onenak aukeratuz. Andrey Amador (Movistar) atzean geratu da.
Nibalik erasoa jo du helmugatik 27 kilometrora, Valverderen kaltetan. Soilik Chavesek eta Kruisjwijkek erantzun dute, eta Nibali atzean utzi dute Valparolan (2. maila), etapa eta maillota irabaziz, hurrenez hurren.
14. ETAPAKO SAILKAPENA
1 CHAVES Esteban ORICA GREENEDGE 6h 06ā 16ā
2 KRUIJSWIJK Steven TEAM LOTTO NL - JUMBO 0ā 00ā
3 PREIDLER Georg TEAM GIANT - ALPECIN 0ā 00ā
4 ATAPUMA Darwin BMC RACING TEAM 0ā 06ā
5 NIBALI Vincenzo ASTANA PRO TEAM 0ā 37ā
6 SIUTSOU Kanstantsin TEAM DIMENSION DATA 0ā 37ā
7 ZAKARIN Ilnur TEAM KATUSHA 02ā 29ā
8 MAJKA Rafal TINKOFF 02ā 29ā
9 URAN URAN Rigoberto CANNONDALE PRO CYCLING TEAM 02ā 50ā
10 POZZOVIVO Domenico AG2R LA MONDIALE 03ā 00ā
SAILKAPEN OROKORRA
1 KRUIJSWIJK Steven TEAM LOTTO NL - JUMBO 60h 12ā 43ā
2 NIBALI Vincenzo ASTANA PRO TEAM 0ā 41ā
3 CHAVES Esteban ORICA GREENEDGE 01ā 32ā
4 VALVERDE Alejandro MOVISTAR TEAM 03ā 06ā
5 AMADOR Andrey MOVISTAR TEAM 03ā 15ā
6 MAJKA Rafal TINKOFF 03ā 29ā
7 ZAKARIN Ilnur TEAM KATUSHA 03ā 53ā
8 URAN URAN Rigoberto CANNONDALE PRO CYCLING TEAM 05ā 01ā
9 SIUTSOU Kanstantsin TEAM DIMENSION DATA 05ā 38ā
10 FUGLSANG Jakob ASTANA PRO TEAM 05ā 38ā
TEAM 05ā 38ā TEAM 05ā 38āZure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.