Polancek lortu du garaipena eta Contador arrosaz jantzi da
Jan Polanc (Lampre-Merida) esloveniarrak irabazi du Giroko bosgarren etapa (152 kilometro, La Spezia eta Abetone gaina artean) eta Alberto Contador (Tinkoff) da lasterketako lider berria.
Axel Domont (Ag2r La Mondiale), Serghei Tvetcov (Androni Sidermec ), Silvan Dillier (BMC), Sylvain Chavanel (IAM) eta Jan Polanc (Lampre Merida) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia eta indartsuenak Polanc eta Chavanel izan dira. Azkenean, 23 urteko esloveniar gaztea nagusitu da. Chavanel bigarren helmugaratu da eta Aru hirugarren. Mikel Landa seigarren izan da eta sailkapen nagusian zortzigarren postuan kokatuta dago.
Tropelan Fabio Aruren Astana eta Alberto Contadorren Tinkoff aritu dira lehian. Pintokoak liderraren elastikoa kendu dio Simon Clarkeri (Orica-GreenEdge).
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Montecatini Terme eta Castiglione Della Pescaia artean (183 kilometro). Jardunaldi esprinterrentzako aproposa izango da.
5. etapako sailkapena:
1. Jan Polanc (SLO) Lampre-Merida 4h:09:18
2. Sylvain Chavanel (FRA) IAM 1:31
3. Fabio Aru (ITA) Astana d.b.
4. Alberto Contador (ESP) Tinkoff-Sd.b.axo
5. Richie Porte (AUS) Sky d.b.
6. Mikel Landa (EUS) Astana a 1.44
7. Dario Cataldo (ITA) Astana 1:53
8. Yury Trofimov (RUS) Katusha d.b.
9. Damiano Caruso (ITA) BMC d.b.
10. Darwin Atad.b.puma (COL) BMC
Sailkapen nagusia:
1. Alberto Contador (ESP) Tinkoff-Saxo 16h:06:54
2. Fabio Aru (ITA) Astana 02
3. Richie Porte (AUS) Team Sky 20
4. Roman Kreuziger (CZE) Tinkoff-Saxo 22
5. Dario Cataldo (ITA) Astana Pro Team 28
6. Esteban Chaves (COL) Orica GreenEdge 37
7. Giovanni Visconti (ITA) Movistar 56
8. Mikel Landa (EUS) Astana 1:01
9. Davide Formolo (ITA) Cannondale 1:15
10. Andrey Amador (CRC) Movistar 1:18.
Ā
Ā
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.